
96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2241
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eibarreko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Atariko Sakona errekako 336,6 m3/urteko aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko espedientea, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko.
- Espedientea: A-G-2023-0001.
- Eskatzailea: Rufina Arrieta Suinaga.
- Hartunearen kokapena: Eibar (Gipuzkoa).
- Bilketa-puntua (UTM [ETRS89] koordenatuak): X = 542.426; Y = 4.785.527.
- Eskatutako urteko bolumena: 336,6 m3/urte.
- Uraren erabilera: Etxekoa / Abeltzaintzakoa / Ureztatzekoa.
- Aprobetxamenduaren deskribapena: Errekatik ura hormigoizko arketa batera bideratzen da, eta bertatik lurretik 0,60 metroko sakoneran dagoen PVCzko hodi malgu baten bidez bideratzen dira urak 1.200 metrotan zehar. Hodi hori 2 m3-ko biltegi batean bukatzen da, eta azkenik biltegi horretatik baserrira bideratzen da 130 metro inguruko distantziara.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 9a.
Zuzendari nagusia,
EE (2024ko irailaren 24ko Ebazpena),
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS