
96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2240
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Campsa E.S. SAren jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honetan datu hauek dauzkan baimena eskatu da:
Espedientearen kodea: VDP-B-2020-0030 / V-48-01261.
Erakunde eskatzailea: Campsa E.S. SA.
Jarduera: erregaiaren txikizkako salmenta.
Jardueraren kokapena: zerbitzu-estazioa: 96.267, ekialdeko hegoaldeko saihesbidea. Miraflores zubibidea-Larreaga 2.
Ingurune hartzailea: izenik gabeko erreka.
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)):
X = 506.292 Y = 4.788.343
Isurketa-mota eta baimendutako bolumena: industriako euri-urak (433 m3/urteko).
Jardueraren deskribapena: Campsa E.S. SA enpresak baimena eskatu du Ibaizabalen adarra den izenik gabeko erreka batera isurtzeko. Isuria 433 m3/urtekoa da, eta erregaiaren txikizkako salmentarako erabiltzen diren instalazioetan sortzen diren euri-urak dira, Bilboko udalerrian (Bizkaia) kokatuak. Urak I. motako hidrokarburo-bereizgailu batean tratatzen dira.
Uren Legearen testu bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkioten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 8a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS