Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2239

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Errezilgo udalerrian (Gipuzkoa) dauden Iturburu eta Oilotegi izeneko iturburuen 4470 m3/urteko aprobetxamendurako administrazio-emakida, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko.

– Espedientea: A-G-2024-0034

– Eskatzailea: Aritz Arzalluz Beobide.

– Hartunearen kokapena: Errezil (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

Iturburu iturburua: X: 568.521 eta Y: 4.778.299

Oilotegi iturburua: X: 568.478 eta Y: 4.778.211

– Eskatutako urteko bolumena: 4470 m3/urte

– Uraren erabilera: Etxekoa / Abeltzaintzakoa / Ureztatzea

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburu iturburutik hartutako urak 3 m3 inguruko edukiera duen lehen dekantazio-biltegi batera bideratzen dira, eta handik m3 1eko bigarren biltegi batera, ondoren Iturburu baserrian erabiltzeko. Bestalde, Oilotegi iturburuko urak m3 1eko edukiera duen biltegi batera bideratzen dira, baserrian erabiltzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala