Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2238

IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 9koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko izatezko bikoteei buruzko espedienteen gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio zerrendatzen den espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan duela bere esku: Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 9a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala