Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2234

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 2/2024 zehapen-prozeduran emandako ebazpena.

Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi ebazpen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2025eko maiatzaren 9an eman dela ebazpena, osasun arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke aipatutako sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 12a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala