
96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2232
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 41/2024 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia.
Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi erabaki hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horrenbestez, jakinarazten zaio 2024ko abenduaren 30ean eman dela erabakia, osasun arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Legezko ohartarazpenak:
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 2023ko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 37.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).
Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 1a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAÑA.
RSS