
96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2229
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 6koa, Farmaziako zuzendariarena, Lizartzako (Gipuzkoa) udalerrian botikina sortzeko baimena emateko prozedurari hasiera ematen diona.
Berastegiko udalerriko (Gipuzkoa) Leitza-Tolosa etorbideko 6. zenbakian dagoen farmazia-bulegoa eskualdatzeko espedientea aztertu da, eta aurrekari hauek hartu dira kontuan:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 1997ko apirilaren 11n, Osasun Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendariaren ebazpenean egokitzat jo ziren Lizartza udalerrian (Gipuzkoa) botikina instalatzea eta botikin hori sortzeko baimenari prozedura-hasiera ematea.
Bigarrena.– 1997ko urriaren 29an, Osasun Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendariak eman zuen Ebazpenean, Alfonso Vilar Sánchez jauna, Berastegin (Gipuzkoan) kokatutako farmazi bulegoa zuena, hautatuta geratu zen Lizartzan (Gipuzkoan) instalatuko den botikinaren farmazialari arduradun gisa. Aipatutako Zuzendariak 1998ko urtarrilaren 16an eman zuen ebazpenean botikin hori sortzea baimendu zuen.
Hirugarrena.– 1998ko otsailaren 16an, Alfonso Vilar Sánchez jaunak egindako eskaerari baimena eman zitzaion, Lizartza (Gipuzkoa) udalerriko Kale Nagusiko 7an kokatutako botikina funtzionamenduan jartzeko.
Laugarrena.– 2002ko urriaren 3an, Alfonso Vilar Sánchez jaunak eta Lizartzako Udaleko Alkate jaunak baimen-eskabide formala bidali zuten. Eskabidean Lizartza udalerriko Kale Nagusiko 7an kokatutako botikina udalerri horretako Txirrita Gudari Plazako 5era aldatzea eskatzen zuten.
Bosgarrena.– 2003ko martxoaren 21ean, botikina instalatuko den lokalaren ikuskapen-bisita egin ondoren egiaztatu da instalazioak proiektuari lotuta daudela, eta gaiaren aplikazioko arautegiak exijitzen dituen egoera higieniko-sanitarioak betetzen dituztela.
Seigarrena.– 2003ko martxoaren 25ean, Alfonso Vilar Sánchez jaunari baimena eman zitzaion Lizartzako udalerriko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 7ko botikina udalerri bereko Txirrita Gudari plazako 5. zenbakian dagoen kokapen berrira aldatzeko.
Halaber, Alfonso Vilar Sánchez jaunari baimena ematen zaio botikina kokapen horretan funtzionatzeko.
Zazpigarrena.– Berastegiko udalerriko (Gipuzkoa) Leitza-Tolosa etorbideko 6. zenbakian kokatuta dagoen farmaziaren eskualdatzeko prozedura izapidetuta eta amaituta, 2024ko abenduaren 27an, Vilar Sánchez jaunak Octavio Buisan Torres jaunaren alde emandako farmazia horren funtzionamendurako baimena eman zen, eta Lizartzako (Gipuzkoa) udalerriko botikina sortzeko eta jardunean jartzeko baimenak iraungitzat jo ziren. Hala ere, aldi baterako zabalik mantendu da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Farmazia-bulegoak eskualdatzeko prozedura ezartzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 8.1 artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezartzen denaren eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 16. artikuluan ezartzen denaren arabera, Farmaziako Zuzendariari dagokio ebazpen hau idaztea.
Bigarrena.– 26/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, botikinen baimentze-prozedurari, baldintzei eta funtzionamendu-araubideari buruzkoa, botikin baten baimena iraungitzeko arrazoien artean aurreikusten du lotuta dagoen farmazia-bulegoa eskualdatzea. Horrela, botikinaren gaineko erantzukizuna ez da aldatzen lotuta dagoen farmazia-bulegoaren mekanismo beragatik; aitzitik, kasu horietan bidezkoa dena da, betiere instalatzea eragin zuten inguruabarrak aldatu ez badira, beste botikin-baimen bat deitzea, aipatutako dekretuaren 12. artikuluak aipatzen duen prozedura hasteko erabakiaren bidez, hau da, botikinak ez direla eskualdatzen, baimendu baizik.
Lizartzako udalerriaren kasuan, botikin-baimena iraungi izanak ez du esan nahi zalantzan jarri behar denik botikina egokia ote den, ez baitira botikina jartzea eragin zuten arrazoiak aldatu. Hortaz, botikina egokia dela berretsi besterik ez da egin behar, eta egokitasun hori adierazten zuen erabakiaren indarraldiari eutsi.
Azaldutako guztiarengatik, legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lizartza udalerriko (Gipuzkoa) botikina jartzea egokia dela berrestea.
Bigarrena.– Botikina sortzeko baimenerako prozedura hastea erabakitzea.
Hirugarrena.– Ibarra farmazia-eskualdeko farmazia-bulegoen farmazialari titular guztiei helaraztea hau, botikina sortzeko baimen-eskaera aurkez dezaten, egoki ikusiz gero. Bada, deialdiak ezaugarri hauek edukiko ditu:
Instalazioaren udalerria: Lizartza (Gipuzkoa).
Farmazia-eskualdea: C motakoa, Ibarra izenekoa.
Botikina jartzeko lokala: Txirrita Gudariaren plazako 5. zenbakia, Lizartza.
Azalera erabilgarria: 38.55 m2.
Beharrezko dokumentazioa: otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuaren 12.3 artikuluan aurreikusitakoa.
Laugarrena.– Botikina sortzeko baimen-eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS