Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2226

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2025eko apirilaren 9ko Agindua aldatzeko dena, zeinaren bidez Oñati udalerriko (Gipuzkoa) «José de Aspiazu» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena eman baitzen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako Sailburuaren 2025eko apirilaren 9ko Aginduaren testuan (2025eko apirilaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zenbakia). Agindu horren bidez, Oñati udalerriko (Gipuzkoa) «José de Aspiazu» Musika Eskola Pribatuari 2025-2026 ikasturtetik aurrera, 1. mailan, «Musika Hezkuntza Goiztiarra» eta «Oboe» espezialitateak gehitzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/1812 (1/2) orrialdean, honela dio:

«AGINDUA, 2025eko apirilaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Oñati udalerriko (Gipuzkoa) "José de Aspiazu" Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.»

Baina honela esan behar du:

«AGINDUA, 2025eko apirilaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Oñati udalerriko (Gipuzkoa) "José de Azpiazu" Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.»

Honela dio:

«Oñati udalerriko (Gipuzkoa) "José de Aspiazu" Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.»

Honela esan behar du:

«Oñati udalerriko (Gipuzkoa) "José de Azpiazu" Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.»

Honela dio:

«Izen espezifikoa: "José de Aspiazu".»

Honela esan behar du:

«Izen espezifikoa: "José de Azpiazu".»

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala