
96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2225
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 13koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da «CIFP Construcción LHII Eraiken» zentroari emandako baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.
Esp. zk.: EXD-01-2025-2
AURREKARIAK
Bat.– Industriaren eta Energiaren sailburuordearen 2013ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez, honako espezialitate hauetan baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aitortu zen «CIFP Construcción LHII Eraiken»:
– Iturgintzako instalatzailea: IA.
– Gas-instalatzailea: IGA, IGB, IGC.
– Eraikinetako instalazio termikoen instalatzailea/konpontzailea: IMT.
– Petroliotik eratorritako produktu likidoak: ICL1, ICL2, RCL3.
– Garabi autopropultsatuen operadorea: MGA1, MGA2.
– Dorre-garabiko operadorea: MGT.
– Galdaren industria-operadorea: MIC.
– Edozein kopuruko fluordun hozgarrien kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.
– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarrien kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.
– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarrien kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2e.
– Fluordun hozgarrien kargarekin diharduten ibilgailuen aire girotuko ekipoen maneiatzailea: GF3.
Bi.– 2025eko apirilaren 2an, «CIFP Construcción LHII Eraiken» zentroaren ordezkariak aurrekarien lehen puntuan adierazitako espezialitateetan baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Arabako Lurralde Ordezkaritzan.
Hiru.– Eskaera horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen duela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen; izan ere, dekretu horren bidez, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dira. Bada, dokumentazio hau erantsi zuen:
– Egoitza Vitoria-Gasteizko Oto hiribideko 33. zenbakian duen erakundearen identifikazio-datuak.
– Zentroko giza baliabideen eta baliabide teknikoen azalpena.
– Emango diren ikastaroen eta irakaskuntza-metodologiaren xehetasunak, irakaskuntza bera antolatzeko modua eta aurreikusitako ebaluazio-sistemak adieraziz.
Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.
Hiru.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Lau.– Halaber, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten da eskatzaileak aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan eskatzen dena betetzen duela.
Bost.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, aipatutako arauan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bat.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «CIFP Construcción LHII Eraiken» zentroaren baimena berritzea, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa, espezialitate hauetan, Arabako Lurralde Historikoan:
– Gas-instalatzailea: IGA, IGB, IGC.
– Eraikinetako instalazio termikoen instalatzailea/konpontzailea: IMT.
– Petroliotik eratorritako produktu likidoak: ICL1, ICL2, RCL3.
– Garabi autopropultsatuen operadorea: MGA1, MGA2.
– Dorre-garabiko operadorea: MGT.
– Galdaren industria-operadorea: MIC.
– Edozein kopuruko fluordun hozgarrien kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.
– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarrien kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.
– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarrien kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2e.
– Fluordun hozgarrien kargarekin diharduten ibilgailuen aire girotuko ekipoen maneiatzailea: GF3.
Baimendutako instalazioak honako hauek dira:
CIFP Construcción LHII Eraiken.
Oto hiribidea 33, Vitoria-Gasteiz.
Bi.– Dorre-garabiko operadorearen txartela lortzera zuzenduta dauden ikastaroak emateko metodologiari dagokionez, honako baldintzak bete beharko dira:
– Dorre-garabiko simulatzailearen erabilera trebakuntza praktikoaren heren batera mugatua egongo da.
– Trebakuntza praktikorako talde bakoitzeko 10 ikasle egongo dira gehienez. Dena dela, 10 ikasle edo gutxiagoko talde bakoitzaren trebakuntza praktikoa gutxienez 150 ordukoa izango da.
Hiru.– Autopropultsatutako garabiei buruz ematen den baimenak bete egin beharko ditu, ikastaroak ematen hasi aurretik, honako honetan jasotako baldintzak: autopropultsatutako garabi mugikorrei dagokionez jasogailuen eta mantentze-gailuen Erregelamenduaren «MIE-AEM 4» jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatu eta bateratua onartzen duen ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuaren VII. eranskineko 5.1 puntua.
Lau.– Erakunde honek baimena du Arabako Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan.
Bost.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak, bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Sei.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Zazpi.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Zortzi.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritzaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 13a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS