
96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 5 orri.)
- EPUB (341 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2223
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, argitara ematen duena txanda-kontraturako 2024ko ekitaldiko deialdiaren laguntzen pertsona eta entitate onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, txanda-kontraturako 2024ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren 8.6 artikuluan ezartzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen bidez zerrenda bat argitaratuko da EHAAn, non adieraziko baita zein diren deialdi honen babesean emandako laguntzen pertsona eta entitate onuradunak eta zenbat jasoko duten.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2024ko ekitaldian txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren pertsona eta entitateen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2023ko azaroaren 24ko bileran (EHAAn argitaratua, 2023ko abenduaren 4an, 231. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, pertsona eta entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten dira, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS