Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2219

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 8koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita argitara EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 79/2025 zenbakiko epaiaren epaitza.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko apirilaren 22ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren bidez egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko bertako hautagai-zerrenda bat osatzeko hautaketa-prozesurako deialdia, hartara Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetako Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenez betetzeko. Agindu hark, halaber, hautaketa-prozesu haren oinarriak onetsi zituen.

Bigarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2021eko maiatzaren 5eko ebazpen baten bidez onartu ziren hautagaien zerrenda kudeatzeko arauak.

Hirugarrena.– Aurreikuspen horietan oinarrituta gauzatu zen hautaketa-prozesua, eta behin betiko lau hautagai-zerrenda onartu ziren haren ondorioz, izandako lau edizioetan lortutako puntuazioaren araberakoak.

Laugarrena.– Bestalde, aurrekoarekin lotuta, 225/2022 prozedura laburuta izapidetu da Euskadiko idazkari, Kontu-Hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialak sartutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta.

Bosgarrena.– Helegite hartatik eratorria da Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien lehen epaitegiaren 149/2023 epaia (2023ko irailaren 4ko autoak argitua). Hura apelazioaldian errekurritu zen eta handik etorri zen otsailaren 18ko 79/2025 epaia, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salarena, zeina irmo bihurtu baitzen.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuarren 11.f) artikuluaren arabera, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dituen ahalmenak baliatzea, estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei dagokienez.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek dute beren epaiak betearazteko eskumena; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Hirugarrena.– EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 18ko 79/2025 epaiaren epaitzak oinarri eta ekintza hauek indargabetzea xedatu du:

– 2.1.g oinarria.

– 5.1.4 oinarria, 5.4 oinarriaren 1. eta 2. apartatuak eta 6.2 oinarria.

– indargabetze horiekin bateraezin suertatzen diren gerorako ekintzak, bereziki 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bigarren instrukzioaren 3. apartatua eta bosgarren instrukzioaren 1. eta 2. apartatuak.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 18ko 79/2025 epaiaren epaitza, zeinak honela baitio hitzez hitz:

Partzialki onartzea apelazio-helegitea eta partzialki onartzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, beraz:

Lehen instantziako epaitegiaren epaia ezeztatzea, oinarri eta ekintza hauen anulazioa atxikiagatik ere:

– 2.1.g oinarria.

– 5.1.4 oinarria, 5.4 oinarriaren 1. eta 2. apartatuak eta 6.2 oinarria.

– indargabetze horiekin bateraezin suertatzen diren gerorako ekintzak, bereziki 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bigarren instrukzioaren 3. apartatua eta bosgarren instrukzioaren 1. eta 2. apartatuak.

Bigarrena.– Indarrik gabe uztea, aurreko epaia betetzearren, behin betiko hautagai-zerrendak, lau edizioetan izandako puntuazioaren araberakoak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

LORETO OSA OCÓN.


Azterketa dokumentala