Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2215

702/2025 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Roberto Ciordia Domínguez izendatzen baita Prozesu Asistentzialetako Zerbitzu Sanitarioko Buru, lau urtez, luzatzeko aukerarekin, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, Prozesu Asistentzialen Zerbitzuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza nagusian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 48/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia argitaratu zen Prozesu Asistentzialen Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko Vitoria-Gasteizko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, Prozesu Asistentzialen Zerbitzuan (2025eko urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zk.; 2025eko otsailaren 5eko BOE, 31. zk.).

Deialdian aurreikusitakoaren arabera, geroago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 430/2025 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartu zen (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen 2025eko martxoaren 13an), eta apirilaren 2ko 582/2025 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta balorazio-batzordearen osaera onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen, apirilaren 8an). 2025eko apirilaren 11n, proiektua Balorazio Batzordearen aurrean azaltzeko deialdia argitaratu zen (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean).

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidearen balorazioa eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta Roberto Ciordia Domínguez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Prozesu Asistentzialen Zerbitzu Sanitarioko Buru lanposturako, Vitoria-Gasteizko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, Prozesu Asistentzialen Zerbitzuan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Komunaren 28. artikuluan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta aurreko guztia dela bide, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Roberto Ciordia Domínguez jauna izendatzea, lau urteko epe luzagarri baterako, Prozesu Asistentzialen Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostuan jarduteko, Vitoria-Gasteizko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, Prozesu Asistentzialen Zerbitzuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko maiatzaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala