Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2025eko maiatzaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
2211

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 10ekoa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira programen laguntzen deialdietako balorazio-batzordeko kideak, 2025erako.

2025eko martxoaren 18ko bi ebazpenen bitartez, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarenak (martxoaren 27ko EHAA, 60. zk., eta apirilaren 4ko EHAA, 66. zk), 2025. urterako garapenerako lankidetza-programen laguntzen deialdia egin zen, hurrenez hurren, exekuzio- eta identifikazio-faseetarako.

2025erako garapenerako lankidetza-programen exekuzio- eta identifikazio-faseetarako laguntzen deialdi horien I. eranskinetako 12.3 oinarriaren arabera, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, hautaketa-batzordea izenekoa, eta oinarri horretan izendatzen diren pertsonek eratuko dute. Aitzitik, arrazoi teknikoak eta antolakuntzakoak direla eta, organo kidetu hori aldatu egin behar da.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lankidetza-programen laguntzen deialdietako I. eranskinetako 12.3 oinarrietan aipatzen den hautaketa-batzordeko kide gisa teknikari hauek izendatzea:

1.– Exekuzio-faseko baloraziorako hautaketa-batzordeak kide hauek izango ditu:

a) Alazne Camiña Izkara andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuko arduraduna; batzordeko lehendakaria izango da.

b) Mónica Fernández Vidal andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren lankidetzarako teknikaria.

c) Arkaitz López Sánchez jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria; idazkaria ere izango da.

Pertsona hauek izendatuko dira ordezkapenetarako, hau da, batzordekide-plaza hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada:

a) Iker Del Río Lahidalga jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria, lehendakaria izango da.

b) Javier Galaz de la Torre jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

c) Mikel Varela García jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria; idazkaria ere izango da.

2.– Identifikazio-faseko baloraziorako hautaketa-batzordeak kide hauek izango ditu:

a) Alazne Camiña Izkara andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuko arduraduna; batzordeko lehendakaria izango da.

b) Arkaitz López Sánchez jauna, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.

c) Mónica Fernández Vidal andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria; idazkaria ere izango da.

Pertsona hauek izendatuko dira ordezkapenetarako, hau da, batzordekide-plaza hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada:

a) Iker Del Río Lahidalga jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria, lehendakaria izango da.

b) Javier Galaz de la Torre jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

c) Mikel Varela García jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria; idazkaria ere izango da.

Bigarrena.– Izendapenak ebazpen hau argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 10a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEz.


Azterketa dokumentala