Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2025eko maiatzaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2183

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, onespena emateko Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako lantokien behin betiko esleipena.

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendariaren 2025eko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen 2024-2025 lekualdatze-lehiaketako lantokien behin betiko esleipena.

Ebazpen horren aurkako erreklamazioak aztertu dira, eta onartutako uko-egiteak ere gehitu. Halaber, behin-behineko esleipen-prozeduraren ondoren, dagozkion aldaketak sartu dira behin betiko merezimenduen baremoan, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak baiestearen ondorioz.

Beraz, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 25eko Aginduaren bidez (2024ko azaroaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen. Bada, agindu horren hogeita zortzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ontzat ematea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako lantokien behin betiko esleipena, honako zerrenda honetan agertzen den bezala:

I. eranskina: destinoa esleitu zaien maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen zerrenda.

II. eranskina. Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuetan hautatu diren parte-hartzaileen zerrenda. Kidego horiek praktikaldia egiten ari dira ikasturte honetan, eta destinoa esleitu zaie.

Bigarren eranskinean esleitutako destinoak, hala badagokio, baldintzatuta egongo dira: praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatzea.

Bigarrengoa.– Agindua ematea aurreko eranskinak erakusgai jartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ webgunean eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Halaber, web-orri horretan bertan, erakusgai jarriko da uko-egiteen eta baietsitako, ezetsitako eta partez baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, arrazoia zehaztuta.

Hirugarrengoa.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2025eko irailaren 1etik aurrera; eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek, ordea, 2025eko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izango dituzte.

Laugarrengoa.– Indargabeturik geratuko dira lekualdatze-lehiaketako deialdi honetan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez dituzten maisu-maistrei okerrez esleitutako destinoak. Agindu honen eranskinean agertu arren eta, are, lanpostuez jabetu arren, ez da ziurra deialdiaren eskakizunak betetzen direnik.

Bosgarrengoa.– Lehiaketaren ondorioz zerbitzu aktibora itzultzen diren maisu-maistrek 2025eko irailaren 1etik 3ra bitartean aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau: lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2024ko urriaren 25eko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian aipatua (2024ko azaroaren 4ko EHAA).

Seigarrengoa.– Berriz zerbitzura itzulita (bosgarren artikuluan aipatzen dira), lekualdatze-lehiaketa honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan behin betiko destinoa lortu dutenek ziurtagiria aurkeztu beharko dute ziurtatzeko ez dutela epai irmo bidezko kondenarik jaso sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik (delitu horietan sartzen dira sexu-erasoa eta abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien trafikoa). Ziurtagiri hori Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emango du. Ez dute halako ziurtagiririk aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari datu hori kontsultatzeko berariazko baimena eman diotenek. Kontsulta hori elkarreragingarritasun-sistema elektronikoak baliatuta egin liteke, Hezigunea hezkuntza-atariaren bidez, eta, horretarako, eremu murriztuan sartu beharko da (erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez), «Adingabearen babesa» atarian.

Zazpigarrengoa.– Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2025-2026 ikasturtean jarduteko destinoa hautatu beharko da, hamar egun naturaleko epean, behin betiko destinoen esleipenaren agindua EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Hala egin ezean, zerbitzu aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza hustzat joko dira, eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zortzigarrengoa.– Lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartu duten maisu-maistrek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, aukera izango dute dokumentazio hori berreskuratzeko, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epeak bukaturik egon beharko du.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala