Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BARAKALDOKO UDALA
2182

IRAGARKIA, Barakaldoko soinu-ingurunearen kalitaterako Ekintza Planaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Apirilaren 29ko 3814/2025 Alkatetza Dekretuaren bidez, hasierako onarpena eman zaio Barakaldoko Soinu-ingurunearen Kalitaterako Ekintza Planari (PACAS). Plan hori AAC Centro de Acústica Aplicada, S.L. enpresak egin du.

Halaber, administrazio-espedientea eta dokumentazio teknikoa jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea erabaki da, hilabeteko epean, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, espedientean dagoen dokumentazioa edozein pertsona fisikok edo juridikok aztertu ahal izan dezan eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. Halaber, onarpen honi publizitate gehigarria ematea erabaki da, udaletxeko iragarki-oholean, udalaren gardentasun-atarian, udalaren webgunean eta udalaren egoitza elektronikoan iragarkiak jarriz. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Administrazio-espedientea interesdunek aztertu ahal izango dute, adierazitako bitartekoen bidez, Ingurumen eta Osasun Zerbitzu Juridiko-administratiboan (udaletxeko 6. solairua), jendearen aurrean eta jendaurreko ordutegian.

Barakaldo, 2025eko maiatzaren 2a.

Alkatea,

AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.


Azterketa dokumentala