
94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2181
IRAGARKIA, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariaren 2025eko martxoaren 4ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2024ko eskabide bakarrari dagozkion laguntzen ordainketa ukatu zen, zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izateagatik.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daitezke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maitzaren 7a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS