Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2177

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 116/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

116/2025 prozedura arrunta; 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako oinarrizko eskalako agentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduera Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko otsailaren 26ko ebazpena da, praktikaldia ez gainditutzat ematen duena.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2025eko maiatzaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala