
94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2172
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Emaus-Koopera UTE enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa jendaurrean jartzeko dena. Proiektu hori Vitoria-Gasteizko udalerriko Jundiz industrialdeko Uzbina kaleko D1 eta D2 pabiloietan hondakinak kudeatzeko jarduerarako da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko sustatu da.
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten bada.
Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsas-lehorreko jabari publikora nahiz atmosferara isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta aurkeztutako dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.
Horiek horrela, jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, AAU00912 espedientea, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.
Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 9a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS