Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2171

IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazten dituena (2024ko kuoten deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak dirulaguntzak emateko zenbait ebazpen eman ditu, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen arabera. Laguntza horien bidez, Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzen zaizkio, eta, horretarako, errekurtsoak esleitu dira organismo autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2024ko martxoaren 27ko EHAA).

Ebazpen horiek aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta berorien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego egokian eskuratu ahalko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala