Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2170

IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, itzultzeko prozedura hasteko erabakia jakinarazteari buruzkoa (2023ko kuoten deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak dirua itzultzeko prozedura hastea erabaki du, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean (laguntza horiek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak dira). Dirulaguntzak finantzatzeko baliabideak, hain zuzen, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 8ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2023ko martxoaren 15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da itzultzeko prozedura hasteko erabakia zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten da, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Horretarako, jakinarazten da aipatu prozedura hasteko erabakiaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko dagokion bulegoan dagoela interesdunen esku.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala