
94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2164
AGINDUA, 2025eko apirilaren 22koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Orienta Zaitez Fundazioaren estatutuen aldaketa.
2025eko otsailaren 28an eskabidea sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Orienta Zaitez Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.
Fundazioaren helburuei buruzko artikuluaren (estatutuen 3. artikulua) egungo idazketa honako hau da:
«3. artikulua. Fundazioaren helburuak:
Orienta Zaitez Fundazioaren helburua gazteak orientazioaren bidez laneratzea da.
Fundazioak modu globalean heldu nahi dio iraultza digitalak Europar Batasunaren barruan dakarren aukera handiari: ez dago eskakizun digital berrietara egokitutako prestakuntza formalik, eta enpresek ez dute aurkitzen munduko merkatu digitalaren aukera eta behar berrietan prestatutako pertsonarik.
Helburu hori betetzeko, Fundazioak honako jarduera hauek garatuko ditu, garrantzitsuenak eta berehalakoak diren aldetik:
– Hitzaldiak, foroak eta kongresuak egitea.
– Erakundeekiko eta enpresekiko hitzarmenetan formalizatutako enplegu-programa espezifikoak.
– Garapen digitalak, ikus-entzunezkoak eta gazteen laneratzea erraztuko duten argitalpenak.
– Helburuak erraztuko dituzten funtsak biltzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak».
Patronatuak 2024ko abenduaren 20an egindako bileran erabaki zen fundazioaren estatutuetako 3. artikulua, fundazioaren helburuei buruzkoa, aldatzea. Zehazki, erakundearen helburuak zabaldu dira, honako jarduera hauek txertatuz:
– Euskara hutsezko edukiak, argitalpenak, ekitaldiak, eduki digitalak, webguneak eta ikus-entzunezko gainerako gaiak sortu, editatu eta eratzea.
– Giza duintasunarekiko, giza eskubideekiko eta bizikidetza adiskidetuarekiko konpromisoa sustatzeko partaidetza, zabalkundea edo gizarte-hezkuntza.
3. artikuluaren azken idazketak, transkribatu eta testu bateginean txertatu den bezala, fundazioaren xedea betetzeko aurreikusitako jardueren zerrendaren barruan sartzen ditu helburu berriak, eta aldaketarik gabe mantentzen dira orientazio eta prestakuntza digitalaren bidez gazteak laneratzearekin lotuta dauden helburuak.
Erabakitako aldaketaren ondoren, fundazioaren xedea osatzen duten helburuak 3. artikuluan deskribatzen dira, honela idatzita:
«3. artikulua. Fundazioaren helburuak:
Orienta Zaitez Fundazioaren helburua gazteak orientazioaren bidez laneratzea da.
Fundazioak modu globalean heldu nahi dio iraultza digitalak Europar Batasunaren barruan dakarren aukera handiari: ez dago eskakizun digital berrietara egokitutako prestakuntza formalik, eta enpresek ez dute aurkitzen munduko merkatu digitalaren aukera eta behar berrietan prestatutako pertsonarik.
Helburu hori betetzeko, Fundazioak honako jarduera hauek garatuko ditu, garrantzitsuenak eta berehalakoak diren aldetik:
– Hitzaldiak, foroak eta kongresuak egitea.
– Erakundeekiko eta enpresekiko hitzarmenetan formalizatutako enplegu-programa espezifikoak.
– Garapen digitalak, ikus-entzunezkoak eta gazteen laneratzea erraztuko duten argitalpenak.
– Helburuak erraztuko dituzten funtsak biltzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak.
– Euskara Hutsezko edukiak, argitalpenak, ekitaldiak, eduki digitalak, webguneak eta ikus-entzunezko gainerako gaiak sortu, editatu eta eratzea.
– Giza duintasunarekiko, giza eskubideekiko eta bizikidetza adiskidetuarekiko konpromisoa sustatzeko partaidetza, zabalkundea edo gizarte-hezkuntza».
Erabaki hau publiko egin da Bilbon, 2025eko otsailaren 13an, Francisco Javier Sánchez Marcos notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 315).
2024ko apirilaren 7an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak txostena egin zuen Orienta Zaitez Fundazioaren helburuak aldatzeari buruz, eta, horren bidez, Orienta Zaitez Fundazioaren patronatuak 2024ko abenduaren 20an estatutuak aldatzeko hartutako erabakia onartu zen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko otsailaren 13ko eskrituran eta 315 protokolo-zenbakian gehitua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Orienta Zaitez Fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, azalpen-zatian aipatutako aldaketa txertatzeko, Agindu honen datarekin eta Francisco Javier Sánchez Marcos notario jaunaren aurrean 2025eko otsailaren 13an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 315).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 22a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS