Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2160

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 2koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prosezuetarako deialdia egiten baita Segurtasun Administrazioko langile lan-kontratudunen eremuan, eta prozesu horiek arautuko dituzten oinarriak onartzen baitira.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 75. artikuluak ezartzen duenez, adimen-desgaitasuna duten pertsonak euskal sektore publikoan laneratzeko hautaketa-prozesu independenteen deialdia egingo da. Prozesu horietan, gutxienez ehuneko hogeita hamahiruko muga intelektuala duten pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute. Gaineratu duenez, sistema horren bidez bete ahal izango diren plazak administrazio publikoek beren lanpostu-zerrendetan edo antzeko tresnan erreserbatu dituztenak izango dira, aipatutako ezaugarriak dituzten pertsonek bete ditzaten.

Segurtasun Administrazioko langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak ezaugarri horiek dituzten bi plaza jasotzen ditu, eta horiek dira agindu honen bidez deitzen direnak. Plaza horiek hutsik daude, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2022ko enplegu publikoaren eskaintzan sartu ziren. Eskaintza hori Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez onartu zen.

Horregatik guztiagatik, aipatutako lege-arauetan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18. artikuluaren 2.q) apartatuan xedatutakoa ikusita, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langile lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboaren 10. eta 12. artikuluei dagokienez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesu hauetarako deialdia egitea:

– Mendeko-plaza baterako prozesua; Segurtasun Sailaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren langile lan-kontratudunen hitzarmeneko langile lan-kontratudun finkoak.

– Ostalaritzako laguntzaile-plaza baterako prozesua; Segurtasun Sailaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren langile lan-kontratudunen hitzarmeneko langile lan-kontratudun finkoak.

Bigarrena.– Agindu honen I. eranskinean agertzen diren oinarri orokorrak, mendeko-plazaren oinarri espezifikoak eta ostalaritzako laguntzaile-plazaren oinarri espezifikoak onartzea.

Hirugarrena.– II. eranskinean agertzen den gai-zerrenda orokorra onartzea.

Laugarrena.– III. eranskinean agertzen diren eskabide-eredu ofizialak onartzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 2a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala