
94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2159
701/2025 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez José María Cazalis Eiguren jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.
Ikusi da Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 527/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zena (2025eko apirilaren 8ko EHAA, 68. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu hura betetzeko izangaiak aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita euren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.
Hala, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da José María Cazalis Eiguren jaunak deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– José María Cazalis Eiguren jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko maiatzaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS