Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2025eko maiatzaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2158

700/2025 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Oihane Latxaga Magunazelaia andrea izendatzen baita Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitarioko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko.

Ikusi da Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 526/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zena (apirilaren 8ko EHAA, 68. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu hura betetzeko izangai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.

Hala, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Oihane Latxaga Magunazelaia andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Oihane Latxaga Magunazelaia andrea Langileen Zuzendari izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko maiatzaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala