Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2025eko maiatzaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2150

IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzarena, 2022-2023 ikasturteetarako unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta dirulaguntzen deialdiko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinaraztekoa.

Ebazpen horiek aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betez.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie 2022-2023 ikasturteetarako unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta dirulaguntzen deialdi horren ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoetan emandako ebazpenen testu osoa beren esku dagoela Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz (telefono-zenbakia: 945 018284).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta berorien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 5a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA
2022-2023
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala