Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2025eko maiatzaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2148

AGINDUA, 2025eko apirilaren 7koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2025-2026 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntzak emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez, hiru dirulaguntza deitu ziren Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak hau xedatzen du 6. artikuluan:

1.– Hautaketa-batzordeak txosten bat egingo du, ebaluazioaren emaitza jasoko duena, eta organo kudeatzaileak egingo du ebazpen-proposamena.

Honako hauek osatuko dute Hautaketa Batzordea:

a) Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da.

b) Clare Hall-eko «Fellowship Committee»ko presidentea.

c) Bi aditu akademiko gehienez, bata Cambridgeko Unibertsitatekoa eta bestea Euskal Autonomia Erkidegokoa. Aditu horiek esperientzia handia izango dute hitzarmen honetako diziplina garrantzitsuetan, eta Clare Hall-eko «Fellowship Committee»ko presidenteak eta Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren. Gaien esparrua zabala bada, alderdiek bigarren aditu akademiko bat proposatu ahal izango dute.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hurrengo pertsona hauek izendatzea, 2025-2026 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei dirulaguntzak emateko hautaketa-batzordeko kide:

– Adolfo Morais Ezquerro.

– Laura Castelli.

– Javier Alonso Aldama.

– Emilio Artacho Cortés.

2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala