Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2025eko maiatzaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2145

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 13koa, Arabako lurralde-ordezkariarena, finka batzuk okupatzeko egin beharreko aurretiazko aktak egiteko deialdia egiteko, instalazio honen eraginpean gelditu direlako: «Barrundia, Donemiliaga eta Aguraingo udal-mugarteetan (Araba) "Elgea TA (3204)" tik "Arrikruz (901354600)" banaketa- eta maniobra-zentro berriraino 30 kV-ko linearen aireko eta lurpeko lotura berria». Finkak zein diren ere zehaztu dugu, zerrenda batean.

Esp.: 01-AT-Y-2022-00067.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko orduko Arabako lurralde-ordezkariaren 2023ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena eman ziren, eta goian aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa zela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, onura publikokotzat deklaratzeak honako hauek dakartza, beti: eraginpeko ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko beharra, bai eta presaz okupatzeko beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeren 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954-12-16ko Legeko 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunak Araban duen lurralde-ordezkariak hauxe erabaki du: ebazpen honetako eranskinean ageri diren eta instalazioaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideen titularrei eta jabeei deialdia egitea, Barrundiako eta Aguraingo udaletxeetan bilera egitera (udalerri horietan daude ukitutako ondasunak); izan ere, 52. artikulu horretan jasota dagoen prozeduraren arabera, bertan burututako baitira ukitutako ondasunak okupatu aurretiko aktak; eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena. Beharrezkoa bada, terrenoetara joango gara.

Bai interesdunek eta bai ukitutako ondasunen gaineko edozein eratako eskubide edo interesen titularrek ere, agertu beharko dute bileran; euren kabuz edo egoki baimendurako ordezkarien bitartez; eta, betiere, euren titulartasuna egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo beste batzuk), eta bai kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Finkaren errentariarekin batera bertaratuko dira, halakorik balego. Peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke, nahi izanez gero.

Aktak 2025eko uztailaren 2an egingo dira, 9:30etik aurrera Barrundiako Udalean, eta 12:00etatik aurrera Aguraingo Udalean. Zitazio-zedula bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio titular bakoitzari tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Desjabetze-espedientean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradun bihurtuko du.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 13a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala