Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2025eko maiatzaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2141

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 14koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste, orduko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradu batek egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kide gisa. Sail hori, gaur egun, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila da.

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3. artikuluari jarraituz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak –gaur egun Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak– izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Erregelamenduko 8. artikuluan ezartzen denez, izendatu beharko dira letradu ordezkoak, letradu titularra gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen bategatik ezingo balu bere kargua bete aldi baterako, ordezteko.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko abenduaren 4ko Aginduaren bitartez Nahitaezko Desjabetzetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Epaimahaietako kideak izendatu ziren. Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean eta antolaketaren arloan izan diren aldaketa batzuek eragin zuzena dute egindako izendapenetan, eta, ondorioz, eguneraketa batzuk egin behar dira, kide anitzeko organo horiek behar bezala funtziona dezaten.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak kentzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

2. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak izendatzea, jarraian azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

3. artikulua.– Agindu hau jakinaraztea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaien lehendakariei, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari eta kargutik kendu dituzten eta izendatuak izan diren kideei, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioetarako.

4. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, publizitatea emateko asmo bakarrarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala