Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2025eko maiatzaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2139

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 8koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuarena. Honen bidez hasiera emango zaio azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan sindikatuentzako 2025 urterako dirulaguntzak emateko prozedurari, bai hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta Lurralde Batzordeetan Partaide diren sindikatuentzako, bai eta dekretu honetan Araututako Ikuskaritza-erregimenean parte hartzen duten sindikatuentzako ere.

Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak; eta horren II. xedapen gehigarrian, sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei dirulaguntzak emateko prozedurak zehaztu ziren.

Halaber, aipatutako dekretuko 8. artikuluak Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera.

Horretaz gain, aipatutako dekretuko II. xedapen gehigarriak aurrekontu-kreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du, eta horren ondorioz, dirulaguntzaren zenbatekoa zati berdinak emanez banatu daiteke, edo proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera. Hori guztia, dirulaguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraiki, eta Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuz.

Abenduaren 20ko 8/2024 Legeak, 2025eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak onartzen dituenak, 3112 Programan 816.817,00 euroko dirulaguntza bat ezartzen du sindikatuentzako, Sindikatu Hauteskundeen Batzorde Zentralean eta Lurralde Batzordeetan parte hartzeagatik.

Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, xedapen honen bidez deitutako dirulaguntzen lerroa, hurrengo Aginduan aurreikusita dago: Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren 2025-2028 epealdiko dirulaguntzen plan estrategikoa onartzen duena, 2025eko otsailaren 14an digitalki sinatua, eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari dagokion gunean argitaratua www.euskadi.eus webgunean.

Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak xedatutakoari jarraiki, Sindikatu Hauteskundeetako Batzordean eta lurralde batzordeetan parte hartzen duten sindikatuei, bai eta dekretu honetan araututako ikuskaritza-erregimenean parte hartzen duten sindikatuei ere, dagokien dirulaguntza emateko prozedurari hasiera ematen zaio honenbestez.

Hori guztia dela eta,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Hasiera ematen zaio Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko eta Lurralde Batzordeetako partaide diren, bai eta dekretu honetan araututako ikuskaritza-erregimenean parte hartzen duten sindikatuei ere, sindikatuentzako 2025eko dirulaguntzak emateko prozedurari, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak arautzen dituen.

2. artikulua.– Aurrekontu dotazioa.

2025 urterako aurrekontu dotazioa 816.817,00 eurokoa izango da, ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusi pentsutan.

3. artikulua.– Prozedura arrunta.

2025eko uztailaren 31ra arteko epea izango dute sindikatuek eta Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuko bigarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean aipatzen den adostasunera heltzeko. Aipatutako epea igarota administrazioak inolako adostasunik lortu ez dela konprobatuko balu, bigarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian ezarritakoa aplikatuko litzateke.

4. artikulua.– Erakunde onuradunen baldintzak.

1.– Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako inguruabarretako batean ez egotea.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean eduki beharko dituzte.

2.– Artikulu honetan onuradun izateko ezartzen diren baldintzak betetzen direla justifikatzeko, bestalde, erantzukizunpeko adierazpena aurkezterik izango da. Salbuespen bakarra zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean direla ziurtatzeko agiria izango da.

3.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko, hurrenez hurren zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira. Espedientea kudeatzen duen organoak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez eta haien baimenik behar izan gabe, dokumentu horiek behar beste aldiz bilduko ditu.

Hala ere, erakunde sindikal horiek horren aurka egiterik izango dute. Kasu horretan, 2023ko otsailaren 13ko Aginduan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa, aurreikusitako baldintzetan aurkeztu beharko dituzte ziurtagiri horiek.

5. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Laguntza hauen onuradun diren erakunde sindikalek, nolanahi ere, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2003 Legearen 14. artikuluan aurreikusitakoa beteko dute, eta, bereziki, honako hau:

a) Dirulaguntza emateko moduko egoera batean egotea.

b) Dirulaguntza jasotzeko jarduera egin izana nahiz gainerako baldintzak justifikatu behar dira.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beharrezko informazio oro ematea, jasotako laguntzen xedea fiskalizatzeko eta jatorrizko helburuak betetzen direla egiaztatzeko funtzioak betez.

d) Idatziz jakinaraztea Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari xede bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik jaso den, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen eskutik.

e) Idatziz jakinaraztea Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari edozein egoera objektibo edo subjektibo aldatu den, baldin eta egoera hori dirulaguntza emateko orduan erabakigarria bada, bai eta Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea ere, datuak egiaztatu, jarraipena egin eta kontrolatzeko.

f) Jasotako finantziazioaren izaera publikoa agerraraztea.

g) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuari lotutako agiri eta material guztietan.

h) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera ziurtatzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Bigarren Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala