Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2025eko maiatzaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2136

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2025eko apirilaren 30ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortu, landu eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa murrizteko 2025erako dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak antzeman dira, 2025eko apirilaren 30eko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren Aginduan, eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortu, landu eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa murrizteko 2025erako dirulaguntzen deialdia egiten duena. Agindu hori 2025eko maiatzaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (87. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Euskarazko bertsioaren 2025/1985 (23/21) orrialdean, eranskinean, 25.1 artikuluan,

Hau dio:

«1.– Dirulaguntza lerroaren zenbateko osoa 1.000.000 eurokoa izango da. 600.000 euro 2.1 azpilerrora bideratuko dira eta 400.000 euro 2.2 azpilerroko hedabideetarako.»

Baina hau esan behar du:

«1.– Dirulaguntza lerroaren zenbateko osoa 1.000.000 eurokoa izango da. 700.000 euro 2.1 azpilerrora bideratuko dira eta 300.000 euro 2.2 azpilerroko hedabideetarako.»


Azterketa dokumentala