
92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2130
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-01A001-29-2025 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela.
Ezinezkoa izan da hasiera-erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da 18592821Nri zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2025eko martxoaren 12an, ustez arau-hausteak egin baititu kontsumo-arloan.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Vitoria-Gasteizen duen bulegoan aztertu ahal izango da espedientea (Santiago etorbidea 11).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun egon dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 24a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.
RSS