Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2124

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariak SJ-20-2025-33-JM zehapen-espedientean emandako ebazpena eta Babes Zibileko sailburuordeak SJ-48-2025-63-JM zehapen-espedientean emandako ebazpena. Espediente hori Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeari buruzko azaroaren 8ko 4/1991 Legearekin lotuta dago.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpena horren aurka alegazioak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren 1.b.).

Babes Zibileko sailburuordea,

JOANA EGILUZ IBARGUEN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala