Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2119

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 24koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoak eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak, jasangarritasun energetikoaren oinarri arautzaileak ezarri ditu, energia-efizientziako neurriak bultzatzea, energia aurreztea eta energia berriztagarriak sustatzea eta inplementatzea ardatz hartuta.

Otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren energia efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duenak, auditoretza energetikoei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez («56/2016 ED»), enpresa handitzat jotzen diren enpresei auditoretza energetikoak egiteko beharra ezartzen du, halakotzat hartuz gutxienez 250 pertsonari lan ematen dietenak, bai betekizun hori bete ez arren, 50 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena eta aldi berean 43 milioi euro baino gehiagoko balantze orokorra dutenak. Era berean, sozietate-taldeei ere aplikagarria zaie, Merkataritza Kodearen 42. artikuluko definizioaren arabera, baldin eta, talde finkatua osatzen duten sozietate guztien neurri agregatuak kontuan hartuta, enpresa handitzat jotzeko betekizunak betetzen badituzte.

Horrela, 56/2016 Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren eranskineko I. tituluaren arabera mikroenpresa, enpresa txiki eta ertain (ETE) gisa hartzen direnak.

Ildo horretan, 2030erako (3E2030) Euskadiko Energia Estrategia dokumentuan gauzatutako Eusko Jaurlaritzaren energia-politikaren helburuei jarraikiz, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun Sailaren misioa energia-kontsumoan efizientzia areagotzen laguntzea da, beharrezkoa den bultzada publikoaren bidez, eta, horrekin batera, energia-sistema lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago bat lortzea, ingurumen-inpaktua gutxitu denez, kontsumorako edo produkziorako energia gutxiago beharko denez, eta kanpo energia-baliabideekiko dependentzia murriztuko denez.

Horren harira, 2021ean, Euskadiko tokiko administrazio publikoaren alorrean jasangarritasun energetikoa hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntzen programa jarri zen abian, Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio eta eraikin publikoetan energiaren aurrezpena, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko ekintzak identifikatu eta sustatzeko; 2022an, energia-efizientzian, energia berriztagarrietan, garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzen programa, energiaren aurrezpena, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko ekintzak sustatzeko; eta 2023an, industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programa.

Ekintza-lerro berean, euskal industria-sektorearen eta hirugarren sektorearen barruan arretaguneak atzematen dira oraindik ere.

Ondorioz, laguntzen programa hau energia berriztagarrien erabilera potentziala, bai eta industria-sektorean eta hirugarren sektorean aurrezpena eta efizientzia energetikoa lortu nahi duten ekintzak sustatzeko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da, hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Programaren edukia ebazpen honi eranskin gisa eransten zaio.

Bigarrena.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluari jarraikiz, industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herrado Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2025eko apirilaren 24a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala