Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2115

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 7koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako langileen plantillak lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza; maisu-maistren kidegoen kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langileak.

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA), alde batetik, irizpide batzuk jarri zituen, zehaztu ahal izateko EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, zein irakaslerengan duen eragina (maisu-maistren kidegoak salbu); eta, bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera egokitzeko asmoz. 2002ko dekretu horretan, geroztik hona, aldaketa batzuk egin dira, urriaren 10eko 198/2006 Dekretuaren eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuaren bidez (2006ko urriaren 25eko EHAA eta 2008ko abuztuaren 14ko EHAA),

Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuaren bidez (1999ko urtarrilaren 19ko EHAA), lanpostu-zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten zieten zehazteko irizpideak ezarri ziren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei zegokienez.

Martxoaren 25eko 69/2025 Dekretuaren bidez (apirilaren 10eko EHAA), onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan 2024-2025 ikasturtean zer lanpostu gordeko ziren EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoa alde batera utzita– lan-legepeko irakasleentzat eta irakasle funtzionarioentzat.

Dekretu horretan azaltzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako zer lanpostu bete ditzaketen maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.

Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, langileak berratxikitzeko prozesua egin da ukitutako ikastetxe bakoitzean. Prozesua bera, bestalde, berariaz horretarako egindako bilera batean taxutu zen, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.

Akta horiek eskuartean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo atzeman diren akatsak konpondu ondoren, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Argitara ematea prozesu honen behin betiko emaitza: lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako sare publikoko langileen plantillak; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langileak. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:

a) I. eranskina: lekuz aldatu behar izan dutenen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasek ukitu dituzten, eta atxikipen-mota.

b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.

c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitakoen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren, eta atxikipen-mota.

d) IV. eranskina: Aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titularitatea lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.

e) V. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuei dagokienez.

2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2024-2025eko ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala