Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2114

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 7koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Hala, hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu lanpostuen zerrendak. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionalizatzeko.

Urtero gorabeherak sortzen dira bai ikasleen guztizko matrikulazioan, bai irakasteko hizkuntzaren gaineko gizarte-eskaeran, baita, finean, hezkuntza-plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek azkenik dituzten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza-administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.

Apirilaren 16ko 81/1996, abenduaren 22ko 409/1998 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan, bete beharreko irizpideak ezarri ziren, kasu bakoitzean gertatzen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.

2024-2025 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:

– 70/2025 Dekretua, martxoaren 25ekoa, Hezkuntza Sailaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan maisu-maistrentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartzen dituena.

– Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

– Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu eta batzarrok egin dira, aldaketek eta berratxikitzeek nori eragingo zioten zehazteko.

– Sortu den dokumentazioa berrikusi da.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2025eko martxoaren 25eko 70/2025 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2024-2025 ikasturtearen hasieratik izango ditu eraginak.

Ebazpen honen eta beronen eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala