Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2113

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Andrés Isasi» musika-eskola publikoari emandako baimena aldatzeko baimena ematen duena, titulartasuna aldatzeagatik.

Getxo udalerriko (Bizkaia) «Andrés Isasi» musika-eskola publikoak titulartasuna aldatzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Getxoko (Bizkaia) «Andrés Isasi» musika-eskola publikoari emandako baimena aldatzeko baimena ematea, titulartasuna aldatu delako. Aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakia: 014992 (EAE) eta 48010696 (unibertsala).

Izen generikoa: musika-eskola publikoa.

Izen espezifikoa: «Andrés Isasi».

Titularra: «Getxo Kultura tokiko erakunde autonomoa».

Helbidea: Mesedeetako kalea 6.

Udalerria: Getxo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1, 2, 3 eta 4;

– Espezialitateak eta familiak:

– Hari igurtzizko instrumentuak: kontrabaxua, biolina, biola eta biolontxeloa.

– Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, fagota, zeharkako txirula, oboea eta saxofoia.

– Metalezko haizezko instrumentuak: tronboia, tronpa, tronpeta, tuba eta bonbardinoa.

– Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.

– Perkusio-instrumentuak: bateria.

– Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa, gitarra-jazza eta baxu elektrikoa.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: alboka, txalaparta, perkusioa, txistua, trikitixa, panderoa, perkusio tradizionala eta danborra.

Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.

– Beste instrumentu eta tailer batzuk: musikoterapia eta musika-informatika.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere burua identifikatzeko dagokion erregistro-inskripzioan agertzen diren izenez bestelakorik erabili.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.

Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala