
92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2110
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Irun udalerriko (Gipuzkoa) «Irun» Musika eta Dantza Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Irungo Udalak Irun udalerriko (Gipuzkoa) «Irun» musika- eta dantza-eskola publikoaren titular gisa espezialitateak handitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimentzea, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, «Instrumentuarekiko orientazioa edo hastapena» eta «Musika eta mugimendua» espezialitateak 1. mailan, «bateria» eta «panderoa» 2., 3. eta 4. mailetan, eta «dantza klasikoa» maila guztietan, Irun udalerriko (Gipuzkoa) «Irun» musika- eta dantza-eskola publikoari. Musika-eskola hau, une horretatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 012109 (EAE) eta 20007722 (unibertsala).
Izen generikoa: musika- eta dantza-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Irun».
Titularra: «Irungo Udala».
Helbidea: Mendibil 17.
Udalerria: Irun.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Mailak: 1, 2, 3. eta 4.
– Espezialitateak:
• Hari igurtzizko instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.
• Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, txirula, oboea, saxofoia, fagota.
• Metalezko haize-instrumentuak: tronboia, tronpa, tronpeta, fliskornoa, tuba.
• Teklatu-instrumentuak: pianoa, akordeoia, teklatu elektronikoa.
• Perkusio-instrumentuak: perkusioa, bateria.
• Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa.
• Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitixa, panderoa.
• Kantuko espezialitatea: kantu korala.
• Dantzako espezialitatea: klasikoa, euskal dantza.
• 1. mailako espezialitatea: instrumentuarekiko orientazioa edo hastapena, musika eta mugimendua.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrari dagokio:
a) Ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzea.
b) Emandako baimena berrikusteko eskatzea, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean.
Baldintzak betetzen ez badira, emandako baimena indarrik gabe utziko da.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS