Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2108

48/2025 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bizkaiko Hiesaren aurkako Herritarren Batzordearekin sinatutako hitzarmena, 2025ean droga-mendekotasunak dituzten pertsonentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko Hiesaren aurkako Herritarren Batzordearekin sinatutako hitzarmena, 2025ean droga-mendekotasunak dituzten pertsonentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 12a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 12KO 48/2025 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BIZKAIKO HIESAREN AURKAKO HERRITARREN BATZORDEAREN ARTEKO HITZARMENA, DROGAMENDEKOTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO EGUNEKO ZENTROAN KALTEAK MURRIZTEKO PROGRAMAK KUDEATZEKO.
BILDURIK:

– Alde batetik: Enrique Peiró Callizo jauna, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.

– Eta bestetik: Marta Pastor de la Cal, Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeko presidentea, haren ordezkari gisa.

Bi ordezkariek gaitasun juridiko nahikoa aitortu diote elkarri, eta ordezkatzen dituzten erakundeen izenean honako dokumentu hau izenpetu dute; horretarako,

AZALDU DUTE:

I.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Osasun Sailak Adikzioen arloa du esleituta.

II.– Urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren arabera (haren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen ditu), Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio, besteak beste, Adikzioen arloko euskal politika integrala definitzea eta arlo horretako jarduerak sailen artean eta erakundeen artean bultzatzea, inplikatutako sektore-eremuekin lankidetzan.

III.– Eusko Jaurlaritzak, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legean esleitu zaizkion eskumenak garatuz, beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan, Legea behar bezala garatzen dela ziurtatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu. Ildo horretan, Lege horren 54. artikuluaren arabera, arlo soziosanitarioan erantzukizunak dituzten administrazioek, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, adikzioak dituzten eta gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonei harrera, osasunerako hezkuntza, bizi-baldintza osasungarrien sustapena, prebentzioa edo errehabilitazioa, norberaren gaitasunen integrazioa eta hobekuntza, eta arriskuak eta kalteak murrizteko jarduera, programa eta zerbitzu espezifikoak bermatuko dizkiete.

IV.– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen VIII. Planean, C Helburuaren 2. eta 3. jarduketa-ildoetan jasotzen du «Asistentzia- eta gizarte-premia espezifikoak dituzten pertsonei ibilbideak egokitzen zaizkiela bermatzea, eta gizarteratzen laguntzea eta adikzioak dituzten pertsonei lotutako estigma murriztea».

V.– Hitzarmen honen xedea drogen kontsumo problematikoari eta gizarte-bazterketako egoera bati lotutako kalteak murrizteko eta laguntzeko baliabide bat ezartzeko beharrari erantzuten diola.

VI.– Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, droga-mendekotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, droga-mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentro baten bidez.

VII.– Erabiltzailearentzat eskakizun gutxiko errekurtsoa dela, eta ematen duen zerbitzuan lehentasunezko helburua duela: droga-mendekotasunak dituzten herritarrekin harremanetan jartzea, haien narriadura fisikoa eta pertsonala jasotzen edo hobetzen duten zainketak ematea, eta beste zerbitzu batzuekiko harremana erraztea, gizarteratze-prozesuei hasiera emanez. Erantzun batzuen berehalakotasuna, balorazio diagnostiko batzuen berehalakotasuna eta oinarrizko defizitak hobetzeko aukerak bilatzea ditu ezaugarri, unean uneko eta noizbehinkako esku-hartze izaera baten barruan. Hartzaileak iraupen luzeko droga-mendekotasunak dituzten pertsonak dira, kontsumo problematikoak egiten dituztenak eta gizarte-bazterketa handiko egoeran daudenak.

VIII.– Osasun Sailak eta Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak adierazi dute interes bera dutela bizi-baldintzak hobetzeko, bai osasun-arloan, bai gizarte-arloan, eta drogekiko mendekotasuna duten pertsonen gizarte-bazterkeria eta bazterkeria murrizteko.

IX.– Bi alderdiak ados daude beren interesei dagokienez, eta urriaren 29ko 319/2024 Dekretuan ezarritakoa kontuan hartuta, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordearen arteko lankidetza-esparrua arautzea, drogamendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko.

Droga-mendekotasuna duten pertsonentzako Eguneko Zentroaren helburu orokorra da droga-mendekoen eta gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonen erikortasuna eta heriotza-tasa murriztea, haien narriadura fisikoa eta psikosoziala geldiarazten edo hobetzen duten baliabideak eta zainketak ematea, eta beste baliabide eta/edo zerbitzu batzuekin duten harremana erraztea, haien gizarte- eta osasun-bazterketa saihesteko neurriak hartzeko.

Kalteak murrizteko, eskakizun txikiko eta laguntza emateko baliabide bat da, gauzatutako programengatik eta horiek gauzatzeko erabiltzen den ikuspegitik:

– Arrisku txikiagoko kontsumorako materiala banatzeko programa, Osasunerako Hezkuntzaren esparru orokor baten barruan gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeak egitea barne hartzen duena.

– Harrera eta laguntza soziosanitarioko programa:

– Kalean bizitzearen estresa, gizarte-bazterketa eta -isolamendua eta gaixotasun mentala murrizteko leku bat eskaintzen da.

– Osasun-laguntza GIBaren, VHCaren, ITSen eta Osasun Mentalaren eta/edo adikzioen eremuan osasun-sistemarako sarbidean eta harekiko loturan/atxikipenean.

– Gizarte-laguntza GIBaren, VHCaren, ITSen eta Osasun Mentalaren eta/edo adikzioen esparruko osasun-sistemarako sarbidean eta harekiko loturan/atxikipenean.

Bigarrena.– Aldeen konpromisoak.

Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

1.– Droga-mendekotasuna duten eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako Eguneko Zentroak ematen dituen zerbitzuei erantzuteko behar diren instalazioak, ekipamendua eta materiala ematea.

2.– Zentroak behar bezala funtzionatzeko behar beste langile bideratzea.

3.– Laguntza hitzarmen honetan zehaztutako eta dagokion ekitaldian egin beharreko esku-hartze proiektuen proposamenean jasotako helburu eta konpromisoetara bideratzea.

4.– Laguntza ematea edo baliatzea dakarten betekizunak eta baldintzak betetzen direla eta jarduera egin dela justifikatzea.

5.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein inguruabar objektibo edo subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea.

6.– Sare publikoko osasun- eta gizarte-zerbitzuekin eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuekin behar den koordinazioa ezartzea.

7.– Auzo-ingurunea zaintzea, komunitatearen garapena eta osasun- eta segurtasun-baldintzen hobekuntza sustatuz.

8.– Eusko Jaurlaritzak eta, bereziki, Osasunaren Euskal Behatokiak eta Adikzioen Behatokiak dituzten informazio-, zaintza epidemiologiko- eta ikerketa-sistemekin lankidetzan aritzea.

9.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari urteko esku-hartze proiektuen proposamenak aurkeztea. Helburuen, metodoen eta jarduketa-planaren memoria bat jasoko da, bai eta lortu nahi diren emaitzak ere. Proposamen bakoitzari gauzatzeari buruzko balorazio ekonomiko bat erantsiko zaio.

10.– Urteko azalpen-memoria bat egitea, proiektuaren esparruan egindako jarduerak eta dagokion ekitaldiko balantze ekonomikoa jasoko dituena, eta proiektuaren ebaluazioa jasoko duena, indarrean dagoen Adikzioen Planeko irizpideen arabera.

11.– Egindako gastuak diru-sarreren eta gastuen balantze xehatu baten bidez justifikatzea. Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak Osasun Sailaren egiaztapen-jarduerak eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduerak bete beharko ditu, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoak ere. Alde horretatik, gastuen egiaztagiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura egon beharko dira, egiazta ditzan. Esleitutako gastu-partidak dirulaguntzaren urteko aurrekontuaren 10 % ahal izango dira, programa gauzatzeko beharrek hala eskatzen dutenean eta hala justifikatzen denean, betiere programa horri esleitutako dirulaguntzaren zenbateko osoa errespetatuz.

12.– Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, horren berri ematea.

13.– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adkzioen Zuzendaritzari eskatzen den dokumentazio guztia bidaltzea, eta proiektuaren garapenean eragina izan dezakeen edozein gorabehera ahalik eta azkarren jakinaraztea.

14.– Datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzea, kasuen jarraipena ahalbidetuko duen erregistro-sistema bat onartuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

15.– Zentroan eta proiektua zabaltzeko ekintza eta euskarrietan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren dirulaguntza duela adieraztea.

16.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea.

17.– Aseguru-poliza bat hitzartzea bere kargura, dagokion epean, sor litezkeen erantzukizunak beteko direla bermatzeko.

18.– Dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura.

19.– Era berean, ezin izango da administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexu-bereizkeria egiteagatik, ez eta debeku horrekin zehatu ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

20.– Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean adierazitako konpromisoei jarraituz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraiki, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte:

g) Emandako zerbitzuaren azken onuradunen edo erabiltzaileen, erakundearen titularren eta plantillaren eta, hala badagokio, zerbitzua emateko kontratatu den erakundearen plantillaren sexuaren araberako informazioa ematea justifikazio-memorietan.

h) Hizkuntza eta irudi mota guztietan sexista ez den bat egitea.

j) Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak benetan betetzen direla egiaztatzea, horiek egiaztatzeko ezarritako dokumentazioa aurkeztea eta justifikatzea, eta irizpide sozial horiek egiaztatzeko jardunen mende jartzea.

21.– Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatu beharko du, bai laguntza emateko unean, bai ordainketak egitean.

22.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Autonomia Estatutuak 6. artikuluan ezarritako eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak eta berau garatzen duen araudiak arautzen duten hizkuntza-ofizialtasun bikoitzaren araubidearen mende dago.

Bi hizkuntza ofizialak erabiltzea hitzarmena betearazteko baldintza da, eta ez betetzeak hitzarmen honetako baldintzetako edozein ez betetzean oro har aurreikusitako ondorioak izango ditu.Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

Erakundeak bere gain hartutako eta hitzarmenean jasotako akordioak garatzen laguntzea eta erraztea.

– Erakundeak bere gain hartutako eta hitzarmenean jasotako akordioak garatzen laguntzea.

– Eusko Jaurlaritzak, dirulaguntza izendun baten bidez, EAEko Aurrekontu Orokorretan behar bezala esleitutako ekarpen ekonomiko bat egingo du, 2025eko ekitaldian 80.700,00 eurokoa izango dena. Eusko Jaurlaritzak, dirulaguntza izendun baten bidez, EAEko. Osasun Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2025eko 1. hiruhilekoan onartzeko zain, eta 3.2.2.2 epigrafean jasotzen da Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeari emango zaion dirulaguntza, drogazaleentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko, 2025. ekitaldirako. Epigrafe horretan, 38/2003 Legearen 8.1 artikuluak xedatzen dituen datuak jasotzen dira, eta dirulaguntza horiek aplikatzeko, helburuak zehaztu behar dira, hori lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa-iturriak, betiere aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betetzearen mende.

Hirugarrena.– Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio dirulaguntza kudeatzea.

2025eko ekitaldirako laguntzaren zenbatekoa 80.700,00 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20 ko 8/2024 Legeak baimendutako kredituen kargura egindako ekarpen ekonomikoaren arabera (EHAA, 2024ko abenduaren 30).

Adostutako zenbatekoa zatika ordainduko da:

Lehenengo ordainketa 80.700,00 euroko % 80koa izango da, hitzarmen hau sinatu eta Osasuneko sailburuak dirulaguntza emateko agindua jakinarazi ondoren., eta gainerako% 20a erakundeak, hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen, jarduera-memoria bat aurkeztu ondoren ordainduko da. Memoria horretan, proiektuaren ebaluazioa egingo da, indarrean dagoen Adikzioen Planaren irizpideen arabera, eta egindako gastuak justifikatuko dira, honako hauek aurkeztuz: Jatorrizko dokumentuak edo behar bezala konpultsatuta. Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren egiaztapen-jarduketak eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduketak bete beharko ditu, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan aurreikusitakoak ere. Alde horretatik gastuen egiaztagiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura egon beharko dira, egiazta ditzan.

Hitzarmen honen babesean emandako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, ez du inola ere gaindituko erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua edo finantzaketa eman zen helburuaren kostua. Kasu horretan, lortutako soberakina itzuli egingo da.

Gastuak ezarritako moduan justifikatzen ez badira, jasotako zenbatekoa beste helburu baterako erabiltzen bada edo hitzarmen honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen ez badira, ordura arte jasotako laguntza osorik edo zati batean itzuli beharko da, bai eta legezko interesak ere, abenduaren 21eko 20/2023 Legean dirulaguntzak itzultzeko aurreikusitako prozedura orokorrarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Lankidetza-hitzarmenaren jarraipena.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio hitzarmen hau betetzen dela zaintzea eta dirulaguntza kudeatzea.

Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak, lankidetza-hitzarmena sinatu aurretik, 2025eko ekitaldirako esku-hartze proiektua aurkeztuko dio Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari. Proiektu horretan, helburuen, metodoen eta jarduketa-planaren memoria bat jasoko da, bai eta ekitaldiaren amaieran lortu nahi diren emaitzak ere. Proposamen bakoitzari, halaber, gauzatzeari buruzko balorazio ekonomiko bat erantsiko zaio. Proiektu hori hitzarmen honen eranskin gisa sartuko da, eta bi aldeek sinatuko dute.

Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak hitzarmena indarrean egon den urtean egindako programen eta jardueren memoria aurkeztuko du hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen. Memoria horrek eskainitako zerbitzu bakoitzaren estaldura-adierazleak jasoko ditu, eta bertan proiektuaren diseinuan egon daitezkeen aldaketak islatuko dira, hitzarmen honetan ezarritakoa alda dezakeen aldaketa oro Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari jakinarazi behar bazaio ere.

Bosgarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia formalizatzen denetik 2025eko abenduaren 31ra artekoa izango da. Aurreikusitako epea amaitu baino lehen edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahal izango dute hitzarmena luzatzea beste urtebetez edo azkentzea. Horretarako kreditu egokia eta nahikoa egon behar da.

Hitzarmena luzatzeko, Hiesaren aurkako Bizkaiko Herritarren Batzordeak esku hartzeko proiektua aurkeztuko dio Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, hitzarmena indarrean dagoen ekitaldiko azaroaren 1a baino lehen. Txosten horretan, helburuak, metodoak eta jarduketa-plana jasoko dira, bai eta hurrengo ekitaldiaren amaieran lortzea espero diren emaitzak ere. Proposamen bakoitzarekin batera, gauzatzearen balorazio ekonomikoa egingo da.

Seigarrena.– Amaitzeko eta suntsiareazteko arrazoiak.

Hitzarmen honen indarraldia amaitzeaz gain, alderdietako edozeinek hitzarmenean aurreikusitako baldintzak, betebeharrak eta konpromisoak betetzen ez baditu, hitzarmen hau amaituko da.

Alderdiek hitzarmen hau irakurri eta edukiarekin ados daudenez, aipatutako tokian eta egunean sinatu dute.

Egoitza elektronikoa, 2025eko apirilaren 24a.

Osasuneko sailburuordea,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.

Hiesaren Kontrako Bizkaiko Herritar Batzordearen Lehendakaria,

MARTA PASTOR DE LA CAL.


Azterketa dokumentala