
92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 9 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2107
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 14koa, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez 2025erako deialdia egiten baita 2030 Agenda Bonuen Programako dirulaguntzetarako.
Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuak 2030 Agenda Bonu Programaren dirulaguntzak arautzen ditu. 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzak dira, euskal elkarte-sareko erakundeek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin erlazionatuta (aurrerantzean GJH) garatutako dibulgazio-, hezkuntza, prestakuntza- edo partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaltzeko errefortzu gehigarri gisa. Dekretu horren 6. artikuluan xedatutakoaren bat etorriz, 2025erako dirulaguntzen deialdia egiten da.
Ebazpen hau, aipatutako dekretuan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak arautuko du.
Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Lehendakaritzaren lau urteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude. Plan hori Gizarte Koordinazio eta Komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartu zen (ebazpen horren bidez, orobat, Lehendakaritzaren 2024-2027 Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoa onartzen da), eta honako helbide honetan argitaratu zen: https://www.euskadi.eus/proiektua/lehendakaritzaren-2024ko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2lehen/eu/ Era berean, dirulaguntzak 2025eko ekitaldirako Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Urteko Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusiaren 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez onartu da eta helbide honetan argitaratu da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/proiektua/lehendakaritzaren-2025eko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/. Deitutako dirulaguntzek 2030 Agendaren arloan dibulgazio soziala egiten eta herritarrak inplikatzen laguntzen dute, eta hori da aipatutako planetan jasotako helburu estrategikoetako bat.
Horren ondorioz,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2030 Agenda Bonuen Programako dirulaguntzen 2025erako deialdia egitea, 2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuan (2022ko otsailaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 41. zenbakia) ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntza horiek eskuratu nahi dituzten entitateentzat.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, Ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko maiatzaren 14a.
Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusia,
ION MUÑOA ERRASTI.
I.ERANSKINA
EBAZPENA, KOMUNIKAZIO ETA BERRIKUNTZA SOZIALAREN IDAZKARI NAGUSIARENA, ZEINAREN BIDEZ 2025ERAKO DEIALDIA EGITEN BAITA 2030 AGENDA BONUEN PROGRAMARAKO
OINARRIAK
Lehenengoa.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da 2025erako deialdia egitea 2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzetarako, 2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntza horiek eskuratu nahi dituzten entitateentzat.
Bigarrena.– Dirulaguntzetarako diru-zuzkidura.
Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 650.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2025erako Aurrekontu Orokorren kargura ordaintzekoa.
Hirugarrena.– Entitate onuradunen betebeharrak.
Laguntzak arautzen dituen dekretuan ezarritako betebeharrez gain, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte laguntza hauen erakunde onuradunek.
Laugarrena.– Prozedura kudeatzeko eta ebazteko organo eskudunak.
Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendariari dagokio 2030 Agenda Bonuen Programako dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen ondoriozko kudeaketa-lanak egitea.
2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiko titularrari dagokio deialdi bakoitza ebaztea eta interesatutako pertsonek planteatutako gai guztiak erabakitzea, organo kudeatzailearen proposamenez.
Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko modua, tokia eta epea.
1.– Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura elektronikoko sistemetako bat erabiliz. (https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak).
2.– Deialdiko laguntzak jasotzeko eskabideak bide elektronikoz egingo dira, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1210401 webgunean eskuragarri dagoen eredu normalizatuan.
Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskadiko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
3.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://euskadi.eus/ordezkariak
4.– Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Seigarrena.– Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko epea.
Diruz lagundutako proiektua 2025an hasi beharko da, eta urte horretako azaroaren 15ean amaituta egon beharko du.
Zazpigarrena.– Balorazio-batzordearen osaera.
1.– Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 11.2 artikuluan aipatutako balorazio-batzordeak dirulaguntzaren eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu. Honako hauek dira batzordea osatuko dutenak:
– Asier Aranbarri Urzelai, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria, batzordeburua izango dena.
– Jorge Berroci Samaniego, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide izango dena.
– Carolina Aguirre Mastrangelo, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkari izango dena.
2.– Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, balorazio-batzordeak Lehendakaritzako berdintasunerako administrazio-unitateko berdintasun-teknikariaren aholkularitza aditua izango du –adituak hitza izango du, baina botorik ez–
Zortzigarrena.– Ebazteko eta jakinarazteko epea.
Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 14.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota, argitaratu ez bada, erakunde eskatzaileak ulertu ahal izango du bere eskaria ezetsita geratu dela, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako.
Ebazpenak administrazio-bideari amaiera emango dio, 14.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bederatzigarrena.– Dirua itzultzeko arrazoiak eta prozedura.
Dekretu arautzailearen 20. artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kausez gain, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 35.4 eta 36. artikuluetan jasotakoak izango dira itzultzeko kausak.
Dirulaguntzak itzultzeko prozedura, berriz, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko da.
II. ERANSKINA
ESKABIDE-EREDUA
I.– Eskabidea aurkeztea, dagokion inprimaki elektronikoaren bidez.
1.– Egoitza elektronikoko identifikazioa.
Instrukzio-organo honi zuzendua: Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritza.
Espedienteko pertsona/entitate interesdun gisa edo honen ordezkaria gisa:
Identifikazio-agiria: Zenbakia:
Entitatearen izena:
Harremanetarako pertsona.
Izen-abizenak.
Identifikazio-agiria: Zenbakia:
Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira:
Espedientea izapidetu bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala.
Elektronikoa: «Nire Karpeta» ataleko jakinarazpenen eta komunikazioen ontzira bidaliko dira. Horra sartzeko, ezinbestekoa da identifikazio elektronikoko bitarteko bat erabiltzea.
Kanal elektronikorako oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat joko da, eskuragarri jarri eta 10 egun natural igaro ondoren. Adierazitako epea bete ondoren, jakinarazpena atzera bota duzula ulertuko da, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta Administrazioak aurrera egingo du prozeduran.
Abisuak jasotzeko datuak.
Ohar bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera «Nire karpeta» atalean jakinarazpenen edo komunikazioren bat daukazunean.
Helbide elektronikoa:
Telefono mugikorra:
Komunikazio-hizkuntza.
Mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bidez bidaliko zaizkizun jakinarazpenak eta komunikazioak zuk adierazitako hizkuntzan egongo dira.
Euskara/Gaztelania.
Datuak erabiltzeko baimena.
Nahi dut nire komunikazio- eta abisu-datuak, oro har, Eusko Jaurlaritzako sail eta organismoekin ditudan harremanetan erabiltzea.
Nahi dut nire komunikazio- eta abisu-datuak espediente hau kudeatzeko soilik erabiltzea.
2.– Datuak betetzea.
Lurralde historikoa / Entitate eskatzailearen datu fiskalak zein probintziatan dauden.
Lurralde historikoa / Probintzia:
Entitate eskatzailea:
Entitatearen arduraduna.
Izena:
Abizenak:
Harremanetarako telefonoa:
Beste finantzaketa-iturri batzuk.
Finantzaketa-iturria/kopurua.
3.– Agiriak eranstea.
Aurkeztutako agiriak: dokumentu-/identifikazio-mota.
4.– Sinadura Elektronikoa.
Honek elektronikoki sinatua:
II.– Proiektuaren memoria.
1.– Proiektuari buruzko datuak.
Lurralde historikoa / Probintzia: Araba/Bizkaia/Gipuzkoa.
Diruz laguntzeko aurkeztutako programaren izena:
Proiektuaren helburuak:
Egin beharreko jardueraren deskribapen laburra.
Proiektuan zenbat pertsonak parte hartzea nahi den:
Programaren biztanle-hartzaileak (generoaren arabera bereizita):
Biztanle-hartzaile zuzenen eta zeharkakoen kuantifikazioa.
Zuzeneko biztanleria. Emakumeak / adin-tartea: gizonak / adin-tartea:
Zeharkako biztanleria. Emakumeak / adin-tartea: gizonak / adin-tartea:
Aurrekontu xehatua.
Egin beharreko jardueren egutegia: jarduera/data/modua.
2.– Baliabide ekonomikoak eta materialak.
Giza baliabideak:
Prestakuntza/Esperientzia/Parte-hartzearen maila.
Berdintasunaren arloko formazioa edo esperientzia.
Entitatearen izena.
Nola txertatu nahi den genero-ikuspegia proiektuan (diseinua, helburuak, metodologia eta adierazleak).
Baliabide materialak: entitate eskatzaileak proiektua gauzatzeko dauzkan baliabide materialak.
Eskatuta baina eman gabe dauden laguntzak.
Eskatu al duzu bestelako laguntzarik? Bai/Ez.
Zer organismori eskatu diozun:
Organismoa/ Eskatutako zenbatekoa/ Guztirako aurrekontua.
Erantzukizunpeko adierazpenak eta bateragarritasun-adierazpenak.
Hau adierazten dut entitate eskatzaileaz:
Ez da xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jasotzen ari administrazio publiko eta entitate pribatuetatik.
Xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen ari da administrazio publiko eta entitate pribatuetatik (dagokion agirian zehaztu behar dira puntu honetako datuak).
Administrazio publiko edo erakunde pribaturen bati laguntza edo dirulaguntzaren bat eskatu die helburu bererako, eta ebazpenaren zain dago (puntu honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu behar dira).
Ez dago Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 eta 13.4 artikuluetan araututako dirulaguntza baten onuradun izatea eragozten duen ezein egoeratan.
Ez dago zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin.
Ez dago Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan adierazitako egoeretako batean ere.
Ez du gainfinantzaketarik izan, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ez dago laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioa bada, ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehen xedapen iragankorrean jasotako kasuan.
Betetzen ditu indarrean dagoen legediak ezarritako eskakizunak.
Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, bai eta aurkezten dudan dokumentazio guztia ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).
III. ERANSKINA
JUSTIFIKAZIO MEMORIA
1.– Proiektuari buruzko datuak.
Proiektuaren izena:
Egite-data:
Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza:
Beste organismo batzuek emandako dirulaguntza:
Entitate hartzaileak ordaindutako kopurua:
Dirulaguntzako proiektua egiteko gastuak (gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak erantsi beharko dira):
Gutxi gorabehera zenbat emakume onuradun dauden programan:
Gutxi gorabehera zenbat gizon onuradun dauden programan:
Proiektuaren deskribapena:
Nola txertatu den genero-ikuspegia proiektuan (diseinua, helburuak, metodologia eta adierazleak).
Azken balorazioa.
2.– Proiekturako egindako materiala.
Programak:
Iragarki-kartelak:
Argazkiak:
Material grafikoa, idatzia edo soinuduna:
Parte-hartzaileen sinadurak:
Bestelakoak:
Entitate interesdunaren ziurtagiria (proiektuan zenbat pertsonak parte hartu duten adierazita).
Titularraren edo ordezkariaren sinadura.
RSS