Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
2106

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bidez bosgarren aldiz aldatzen baita 2006ko martxoaren 24ko Ebazpena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako lanpostu-zerrenda onartzekoa.

Abenduaren 21eko 16/2023 Legeak (Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Legea) indargabetu zuen otsailaren 25eko 2/2004 Legea (Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko Legea). Abenduaren 21eko 16/2023 Legearen arabera, Datuak Babesteko Euskal Agintaritza administrazio-agintaritza independentea da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa izango ditu, eta administrazio publikoekiko inongo loturarik gabe beteko ditu bere eginkizunak.

Langileei dagokienez, lege horren 5. artikuluak ezartzen duenez, «Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren zerbitzuko langileak funtzionarioak izango dira, eta euskal funtzio publikoa erregulatzen duen legediaren agindupean egongo dira». Lehendakariak onartu behar ditu lanpostu-zerrendak, zeinak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean jarriko baitira indarrean.

Gainera, lege horren hirugarren xedapen gehigarriaren bidez, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako funtzionario propioen kidegoak eta eskalak sortzen dira.

Lanpostu-zerrendak euskal administrazio publikoek beren barne-egiturak arrazionalizatu eta ordenatzeko baliatzen dituzten tresnak dira, baita langile-beharrizanak zehaztu, lanpostuetan jarduteko betekizunak definitu eta lanpostu bakoitza sailkatzeko ere, efikaziari, efizientziari eta antolaketarako arrazionaltasunari buruzko irizpideen arabera.

Orduko zuzendariaren 2006ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartu zen. Gerora, aldatu egin zen, 2009ko uztailaren 10eko, 2013ko ekainaren 17ko, 2018ko azaroaren 22ko eta 2023ko maiatzaren 25eko ebazpenen bidez.

Kontseilu Aholku-emaileak, 2024ko abenduaren 19an eta 2025eko martxoaren 20an egindako bileretan, DBEAren lehendakariak lanpostu-zerrenda aldatzeko egindako proposamenen aldeko txostena egin zuen. Hala bete zen DBEAren Estatutuaren 15. artikuluan ezartzen den xedapena, zeinaren arabera lanpostuen zerrenda zuzendariaren ebazpenez onartu behar baita, lehenik Kontseilu Aholku-emailearen txostena eginda.

Horrenbestez, lanpostu-zerrenda eguneratu behar da, eta, gainera, lanpostu bakoitza abenduaren 21eko 16/2023 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako kidego eta eskalei atxiki behar zaie.

Hori guztia kontuan hartuta, eta abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 5. eta 8. artikuluetan xedatzen denaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostu-zerrendaren aldaketa eta eguneraketa.

DBEAko lanpostu-zerrenda ebazpen honen eranskinean adierazten den bezala geratuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

UNAI ABERASTURI GORRIÑO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala