Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2102

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 8koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena. Honen bidez, 2025eko udako euskara-ikastaroetarako deia egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileei.

Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak xedatzen du agintaritza publikoek neurriak hartuko dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoari atxikitako langileak arian-arian euskalduntzeko, herritarrei aitortzen zaien eskubidea gauzatzeko helburuarekin, Administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz nahiz gaztelaniaz izan ditzaten.

Legeak xedatutakoa garatzeko, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua onartu zen, zeinaren bitartez arautzen baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua. Dekretu hori indargabetu du Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak.

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileentzako B1, B2, C1 eta C2 mailetarako 2025eko udako euskara-ikastaroen deialdia onartzea, I. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen hizkuntza-gaikuntzan eragitea eta xede hori bultzatzea.

Bigarrena.– Parte-hartzaileak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileek parte hartu ahal izango dute hizkuntza-gaikuntzako zerbitzuen deialdi honetan.

Aurrekoa gorabehera, deialdi honetan ezin izango dute parte hartu Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten irakasleek, Ertzaintzako langileek eta Justizia Administrazioko langileek. Langile horiek beren eremuetarako berariaz ezarritako deialdietan parte hartu ahal izango dute, beren dimentsioaren eta behar espezifikoen arabera.

2.– Nolanahi ere, IVAPek bere aurrekontu-baliabideen barruan eskainiko du hizkuntza-prestakuntza.

Hirugarrena.– 2025eko udako ikastaroen ezaugarriak.

Udako ikastaroak 2025eko uztailean, abuztuan eta irailean egingo dira. Aurrez aurreko ikastaroak lanorduetan eta lanorduz kanpoko ordutegian egingo dira, eta autoikaskuntzako ikastaroak, berriz, lanorduz kanpoko ordutegian.

Ikastaro guztiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

– HABEk araututako moduluak izan behar dute.

– Euskaltegi edo autoikaskuntzako zentro publiko edo pribatu homologatuek eman beharko dituzte.

– Aurrez aurreko ikastaroek gutxienez 80 orduko iraupena izan beharko dute.

– Autoikaskuntzako ikastaroek gutxienez 70 orduko iraupena izan beharko dute.

Laugarrena.– Eskabideak nola eta noiz egin.

Deialdi honetan IVAPek gehienez hiru eskabide onartuko ditu pertsona bakoitzeko, aurrez aurreko ikastaroa egiteko. Autoikaskuntza eskatuz gero, eskabide bakarra onartuko da.

4.1.– Eskabideak nola egin.

Interesdunak https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean egingo du eskabidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan onartuta dagoen edozein identifikazio-bitartekoren eta sinadura elektronikoaren bidez identifikatu ondoren. Honako helbide honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Interesdunak ez badu https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean sartzeko aukerarik, zein ikastaro egin nahi duen jakinaraziko dio bere saileko edo entitateko solaskideari, eta hark grabatuko du eskabidea IVAPeko euskara-ikastaroak kudeatzeko Solaskidegune aplikazioan.

4.2.– Eskabideak aurkezteko epea.

2025eko maiatzaren 20tik ekainaren 4ra, biak barne.

Bosgarrena.– Lanorduetako ikastaroak.

5.1.– Interesdunak bete beharreko baldintzak.

Lanorduetan euskara-ikastaro bat hasi ahal izateko:

– Interesdunak ikastaroren bat eginda izan behar du IVAPen aurreko edozein deialditan, eta, beraz, ikaste-prozesua hasita.

– Interesduna 2024-2025 ikasturteko urrian edo otsailean hasi ez bazen, ordu-kreditu positiboa izan beharko du udako ikastaroaren hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langile publikoak euskalduntzeko ordu-kredituak aplikatzea ezartzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko apirilaren 30eko Aginduaren bosgarren artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz; EHAA: 2004-05-07; 85. zk.

– Interesdunak aldi baterako lan-kontratua edo bitarteko izendapena badu, kontratatuta edo izendatuta egon beharko du 2025eko abenduaren 31ra arte gutxienez.

5.2.– Eskaera.

Interesdunak deialdi honen laugarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko du lanorduetako ikastaroetan parte hartzeko eskabidea.

5.3.– Hizkuntza-prestakuntzarako baimena.

Interesdunak zein sail edo entitateri atxikita dauden, sail edo entitate horiek irispidea izango dute lanorduetako euskara-ikastaroetan parte hartzeko eskabideetara.

Sail bakoitzak kudeatuko ditu eskabideak, IVAPen Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez. Sail bakoitzak eskaera horiek baimendu edo ukatuko ditu IVAPek berariaz jakinaraziko dion epearen barruan.

Eskabideak aztertu ondoren, sailek eta entitateek honako hau egiaztatuko dute:

– Aldi baterako lan-kontratuko langileen eta bitarteko funtzionarioen kasuan, kontratazio-baldintza edo izendapenaren indarraldia 2025eko abenduaren 31ra arte betetzen dela.

Ondoren, sailek eta entitateek lanorduetan euskara-ikastaroetan parte hartzeko eskabideak onartu edo atzera botako dituzte.

IVAPek ulertuko du ezen sail edo erakunde batek onartutako eskabide orok bete egiten dituela baldintza horiek.

5.4.– IVAPek ordu-kredituaren betekizuna egiaztatzea.

IVAPek egiaztatuko du sailak edo entitateak baimendutako pertsona guztiek ordu-kreditu positiboa duten ala ez, deialdi honen zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera. Horrez gain, euskalduntze prozesuan aurretik IVAPekin hasiak direla ere egiaztatuko du.

5.5.– Ikastaroen finantzaketa.

Udako ikastaroak matrikula-kodearen bidez finantzatuko ditu IVAPek.

IVAPek matrikula-kode bat emango dio interesdunari baimendutako ikastaro bakoitzeko, hark aukeratutako euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan matrikulatu dadin.

Matrikula egiteko, ezinbestekoa izango da matrikula-kodea euskaltegian aurkeztea.

Ikaslea ez bada inongo euskaltegitan matrikulatzen, sailak edo entitateak baja erregistratu beharko du Solaskidegune aplikazioan, IVAPek jakin dezan.

IVAP arduratuko da matrikula-kodea ordaintzeaz, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

1) Interesdunak matrikula-kodean zehaztutako moduluan matrikulatuta egon beharko du.

2) Interesdunak matrikula-kodea ikastaroa hasi aurretik aurkeztu beharko du aukeratutako euskaltegian.

3) Interesduna matrikulatzen den ikastaroek deialdi honen hirugarren oinarrian aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte.

Baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, IVAPek matrikula-kodea onartuko du eta horren kostua bere gain hartuko du. Barnetegi-erregimeneko ikastaroen kasuan, ostatuaren eta mantenuaren kostua ere bere gain hartuko du.

Aitzitik, IVAPek ez du bere gain hartuko ikastaroen ondoriozko beste gasturik (joan-etorriak, materialak, etab.).

Ikasleak egindako matrikulazioak lehen aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainketarik egingo eta bere erabakia dagokion zerbitzu-zuzendaritzari jakinaraziko dio, ikasleari horren berri eman diezaion.

Seigarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroak.

6.1.– Interesdunak bete beharreko baldintzak. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta, hala badagokio, baimena ematea.

Honako baldintza hauek bete behar ditu interesdunak lanorduz kanpoko euskara-ikastaro bat hasi ahal izateko:

– Interesdunak ikastaroren bat eginda izan behar du IVAPen aurreko edozein deialditan, eta, beraz, ikaste-prozesua hasita.

– Interesdunak aldi baterako lan-kontratua edo bitarteko izendapena badu, kontratatuta edo izendatuta egon beharko du 2025eko abenduaren 31ra arte gutxienez.

Lanorduz kanpoko autoikaskuntzako ikastaroen kasuan, sail edo entitate bakoitzak emandako baimenen kopurua ezin izango da izan lanorduz kanpoko ordutegiaren barruan hizkuntza-prestakuntzarako baimentzen dituen eskaera guztien % 20 baino handiagoa.

IVAPek automatikoki egiaztatuko du baldintza horiek betetzen direla. Indarrean dagoen araudiaren arabera, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio IVAPen egiaztapen horri. Uko eginez gero, baldintza betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du langileak, eta, aurkeztu ezean, eskabidea ezin izango da onartu.

6.2.– Eskaera.

Interesdunak lanorduz kanpoko ikastaroetan parte hartzeko eskabidea aurkeztuko du, deialdi honen laugarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

6.3.– Lanorduz kanpoko ikastaroak kudeatzea.

Eskabidea aztertu eta deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, IVAPek matrikula-kode bat emango dio interesdunari baimendutako ikastaro bakoitzeko, matrikula egin dezan euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan edo aukeratzen duen autoikaskuntzako zentroan.

Matrikula egiteko, ezinbestekoa izango da matrikula-kodea euskaltegian aurkeztea.

IVAP arduratuko da matrikula-kodea ordaintzeaz, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

1) Interesdunak matrikula-kodean zehaztutako moduluan matrikulatuta egon beharko du.

2) Interesdunak matrikula-kodea ikastaroa hasi aurretik aurkeztu beharko du aukeratutako euskaltegian.

3) Interesduna matrikulatzen den ikastaroek deialdi honen hirugarren oinarrian aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte.

Baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, IVAPek matrikula-kodea onartuko du eta horren kostu osoa bere gain hartuko du.

Barnetegi-erregimeneko ikastaroen kasuan, ostatuaren eta mantenuaren kostua ere bere gain hartuko du.

Aitzitik, IVAPek ez du bere gain hartuko ikastaroen ondoriozko beste gasturik (joan-etorriak, materialak, etab.).

Ikasleak egindako matrikulazioak lehen aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainketarik egingo eta bere erabakia dagokion zerbitzu-zuzendaritzari jakinaraziko dio, ikasleari horren berri eman diezaion.

Zazpigarrena.– Ikastaroen hasiera eta bertaratzea.

7.1.– Ikastaroen hasiera.

Ikasleak ikastaroaren lehen egunean hasi beharko dira eskolan.

7.2.– Egunero bertaratzea.

Ikasleek eta dagozkien sailek asistentziaren jarraipen espezifikoa egin ahal izan dezaten, IVAPek Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez emango du informazio hori, eta ikasleen ez-bertaratze egunak zehaztuko ditu, aurrez aurreko ikastaroen kasuan.

7.3.– Lanorduetan ikastaroetara joateko arau espezifikoak.

Ondorio guztietarako, ikastaroa ematen den euskaltegia lantokitzat hartuko da. Beraz, bertaratze- eta puntualtasun-hutsegiteak dagokion Zerbitzu Zuzendaritzan justifikatu beharko dira, laneko ez-betetze guztiekin egiten den bezala.

Ikastaroetara joateko baimena ematea Zerbitzu Zuzendaritzaren eskumena denez, hari dagokio, halaber, baimendutako aldian langileak etenik gabe eskolatuko direla bermatzea.

Zortzigarrena.– Lanorduetako ikastaroetako ordu-kreditua.

Lanorduetako ikastaroetan ordu-kredituen sistema ezartzen duen Agindua aplikatuko da (Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko apirilaren 30eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langile publikoak euskalduntzeko ordu-kredituen aplikazioa ezartzen duena; 2004-05-07ko EHAA; 85. zk.).

Agindu horren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera, euskara-ikastaro bat lanorduetan hasi ahal izateko, beharrezkoa izango da ikasturtearen hasieran ordu-kreditu positiboa izatea.

IVAPek honela aplikatuko du ordu-kredituaren gaineko kontrola:

a) 2024-2025eko ikasturtea lanorduetako udako ikastaroan hasten dutenei ordu-kredituaren kontrola aplikatuko zaie ikastaroa hasi aurretik. Saldo positiboa agortuta dutenek ezingo dute ikastaroa egin.

b) 2024-2025 ikasturtean, lanorduetako ikastaroa 2024ko urrian hasi zutenei ikasturte horretako ordu-kredituaren kontrola aplikatuko zaie. Beraz, urrian ordu-saldo positiboa bazuten, udako ikastaro bat egin ahal izango dute lanorduetan, nahiz eta udako prestakuntza-ekintza hasten den egunean ordu-kreditua agortuta izan.

c) 2024-2025 ikasturtean, lanorduetako ikastaroa 2025eko otsailean hasi zutenei ikasturte horretako ordu-kredituaren kontrola aplikatuko zaie. Beraz, otsailean ordu-saldo positiboa bazuten, udako ikastaro bat egin ahal izango dute lanorduetan, nahiz eta udako prestakuntza-ekintza hasten den egunean ordu-kreditua agortuta izan.

Bederatzigarrena.– Lanorduz kanpoko euskara-ikastaroen aprobetxamendua.

Lanorduz kanpoko euskara-ikastaroetan matrikulatutakoek aprobetxamendu-irizpidea bete beharko dute.

Sailek eta erakundeek bertaratze- eta ebaluazio-datuak eskuratu ahal izango dituzte, IVAPek xede horretarako duen Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez, hurrengo aldietan baimena emateko balorazioa egin ahal izan dezaten.

Hamargarrena.– Ikastaroak bertan behera uztea eta horren ondorioak.

Ikastaroa hasi ondoren norbaitek behin betiko uzten badu, berehala jakinarazi beharko dio IVAPi, https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan onartuta dagoen identifikazio- eta sinadura elektronikoko edozein bitartekoren bidez identifikatu ondoren. Helbide honetan kontsulta daitezke bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Interesdunak ez badu https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean sartzeko aukerarik, bere saileko edo entitateko solaskideari jakinaraziko dio zer ikastaro utzi nahi duen bertan behera, eta hark grabatuko du eskola-uztea IVAPeko euskara-ikastaroak kudeatzeko Solaskidegune aplikazioan.

Ikastaroak uzteko eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan araututako edozein bitartekoren bidez ere aurkeztu ahal izango dira.

Ikastaroa utzi izanaren jakinarazpena aurkezten den egunetik aurrera, honako hauek geldituko dira:

– Lanorduetako ikastaroen kasuan, ordu-kredituaren zenbaketa.

– Lanorduz kanpoko ikastaroen kasuan, asistentziaren zenbaketa.

Hamaikagarrena.– Ikasleei buruzko informazioa eta datuen babesa.

Jakinarazten da izaera pertsonaleko datuak erabiliko direla eta «EAEko administrazio publikoetako langileen euskalduntzea» izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla, araudi honekin bat etorrita: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra); 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako araudia.

Tratamendu horren arduraduna Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (IVAP) izango da, eta interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Tratamendu horren helburua izango da EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta, hala badagokio, programatzea eta bertaratzea kudeatzea, bai eta hizkuntza-gaikuntzarako esleitutako ordu-kreditua kudeatzea ere.

Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean gauzatutako eginkizun bat betetzeko. Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko: 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa; Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen testu bategina, irailaren 21eko 3/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; eta 19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa.

Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonei buruzko datuak EAEko langileen arloan eskumena duten organismoei jakinaraziko zaizkie (bertaratzeari eta ebaluazioari buruzko informazioa); Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, eta HABEri –Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari–.

Datuak babesteari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua gure web-orrian kontsultatu dezakezu:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/021500-capa2-eu.shtml


Azterketa dokumentala