
92. zk., 2025eko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
MUSKIZKO UDALA
2101
IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren onarpenari buruzkoa.
Alkate jaunak honako ebazpen hau eman du 2025eko maiatzaren 8an:
Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategira onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu-eskaintza publikoa egin behar da, plantillako aldaketak kontuan hartuta eta udal-sailetako arduradunek planteatutako langile-beharrak aztertuta, negoziazio kolektiboaren ondoren.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta,
DEKRETATZEN DUT:
Lehenengoa.– Muskizko Udalaren 2025erako enplegu-eskaintza publikoa onestea, Dekretu honen eranskinean jasotako preskripzioei jarraikiz. Enplegu-eskaintza publikoa bat dator 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluak langile berrientzat ezartzen dituen irizpideekin.
Bigarrena.– Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen XIII. tituluan (hizkuntza-normalizazioari dagokionez) eta otsailaren 22koa 19/2024 Dekretuan (Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzekoan) xedatutakoa betetzeko xedearekin, eta Eusko Jaurlaritzaren organo eskudunek bere garaian egindako txostenekin bat etorriz, enplegu-eskaintza publikoan jasotako lanpostuen hizkuntza-eskakizunak eranskinean zehaztutakoak izango dira. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan –dagozkien deialdietan zehaztuko direnak–, hura betetzea nahitaezkoa izango da lanpostua eskuratzeko, eta egiaztatzeko modua oinarrietan zehaztutakoa izango da.
Hirugarrena.– Dekretu hau argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Muskiz, 2025eko maiatzaren 9a.
Alkatea,
EDUARDO BRIONES LERTXUNDI.
RSS