
91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2098
IRAGARKIA, Zumarragako udalerriko (Gipuzkoa) San Cristobal auzoan dagoen Amuerdi iturburuko 88,75 m3/urteko aprobetxamendurako ur-emakida administratiboa eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena, abeltzaintzarako eta ureztaketarako.
– Espedientea: A-G-2020-0010.
– Eskatzailea: Angel Arrospide Aurkia.
– Jardueraren kokapena: Zumarraga (Gipuzkoa).
– Hargune puntua (Koordenadak UTM (ETRS89)): X: 557.314 Y: 4.772.730
– Eskatutako urteko bolumena: 88,75 m3/urte, Zubitegi errekastoa.
– Uren erabilera: abeltzaintza eta ureztatzea.
– Obren deskribapena: Iturburutik hartutako urak 3 m3-ko edukiera duen biltegi batera eramaten dira, eta handik Aranburuerdi baserrira bideratzen dira, 3 asto eta 2 zaldiz osatutako azienda baten beharrak asetzeko eta 200 m2 inguruko baratza ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoaren atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 30a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko abenduaren 4koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS