
91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2097
IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 12koa, epaiketa-kostuen zehapena dela-eta ordaintzeke dagoen zorra premiamendu bidera jo baino lehen norbere borondatez ordaintzeari buruzkoa.
39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, egin ezin izan diren jakinarazpenak «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean iragarkia argitaratuz egingo dira.
Horregatik, jarraian aipatzen diren egintzak ezin izan direnez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Honen bidez jakinarazten da ordaintzeke dagoen zenbatekoa iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik 30 eguneko epean ordaindu behar dela.
Espedientearen zenbakia aipatuaz egin beharko da diru-sarrera, ondoko banketxe eta kontu korronte honetan:
Kutxabank – Kontu zk. IBAN ES34 2095 0611 0091 0057 3163.
Aipatutako epean ordaindu ezean, zenbatekoa betearazpen-bidearen bitartez bilduko da, indarrean dauden xedapenei jarraikiz, kasuan kasuko errekarguekin.
Interesdunei jakinarazten zaie espedienteak Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Araba kalea 45, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dituztela egintzaren eduki osoaren berri izateko.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza, Aurrekontu eta Erosketen zuzendariordea,
NAHIKARI RUIZ MARTIN.
RSS