
91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2096
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko martxoaren 6ko Ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, hasiera ematen zaio jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskuratu dezake, Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Erabaki honen kontra ezin da errekurtsorik jarri.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS