Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2091

IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako G 32 2024 S zehapen-prozeduraren ebazpena jakinarazten baita.

2025eko apirilaren 10ean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak osasun-araudiaren balizko arau-hausteen ondoriozko zehapen-espedientea ebatzi zuen.

Hainbat saiakera egin dugun arren, B72581481 IFZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientearen ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, edo, bestela, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztergai egongo da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren hiribidea 35, 2. solairua, Donostia – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe honetan egin beharko dutela isunaren zenbatekoaren ordainketa: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik azkeneko egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea amaitu eta halakorik jarri ez denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri badute, hura ezetsi dela jakiten duten egunean.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasuneko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2025eko maiatzaren 2a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala