
91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2090
IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, G 41 2024 S zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamena jakinarazteko dena, espedientearen instruktoreak emana.
Hainbat saio egin dugun arren, B75190041 IFZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2025eko martxoaren 25ean zehapen-espedientearen instrukzio- proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak hamabost eguneko epea du jakinarazpen honen hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta justifikazioak aurkezteko Osasuneko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia / San Sebastián), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 40.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.
Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2025eko apirilaren 28a.
Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.
RSS