
91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 4 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2089
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 7koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak ematen diren minbiziaren inguruko ikerketa proiektuetarako.
2024ko irailaren 14ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak minbiziaren inguruko ikerketa proiektuei laguntzen deialdia onetsi zuen (2024ko urriaren 8ko EHAA, 196. zk.).
Ebazpen horren 11. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoen arabera.
Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.
Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, oinarri arautzaileen 11.4 artikuluaren arabera, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute entitate eskatzaile interesdunek.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS