
91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2088
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2025eko apirilaren 3ko Agindua aldatzeko dena, zeinaren bidez Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoa) «Soraluze» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena eman baitzen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako Sailburuaren 2025eko apirilaren 3ko Aginduaren testuan (2025eko apirilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 70. zenbakia). Agindu horren bidez, Soraluze udalerriko (Gipuzkoa) «Soraluze» musika-eskola pribatuari 2025-2026 ikasturtetik aurrera 1. mailan «Musika Hezkuntza Goiztiarra» eta «Musika eta Mugimendua» eta 2. eta 3. mailan «Biola», «Biolontxeloa», «Kontrabaxua», «Tronpa» eta «Zeharkako flauta» espezialitateak irakasteko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2025/1597 (2/1) orrialdean,
honela dio:
«– Hari igurtziko instrumentuak: biolina, biola eta biolontxeloa.»
baina honela esan behar du:
«– Hari igurtziko instrumentuak: kontrabaxua, biolina, biola eta biolontxeloa.»
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS