Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2025eko maiatzaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2083

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 8koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako kalifikazio-epaimahaien osaera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren bidez egindako deialdia.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren bidez, besteak beste, prozesu hauen deialdia egin zen:

– Mantentze-lanetako teknikarien enplegua finkatzeko prozesu berezia.

– Mantentze-lanetako teknikarien enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.

2023ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaiko kideak izendatu ziren.

Prozesu horietako epaimahaiko idazkari titular izendatu zenak ezin du idazkari izaten jarraitu; beraz, aipatu epaimahaiaren osaera aldatu behar da.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Aldatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez ezarritako Mantentze-lanetako teknikarien enplegua finkatzeko prozesu bereziaren eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren epaimahaiaren osaera, idazkari titular gisa izendatutako pertsonari dagokionez, eta Olatz Echeberria Jauregui izendatzea.

Izendatutako pertsonak osatuko du aipatutako epaimahaia, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARIA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala